Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/10/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

“Urumea bizi” erakusketa, Xenpelar Etxean ikusgai 

Urriak 8 ireki zen Errenteriako Xenpelar Etxean Ramón Arambarri (Augur Nature) argazkilari profesionalaren irudiekin osaturiko “Urumea bizi” erakusketa eta urriaren 20ra arte ikusgai egongo da bertan.

Baten batek galdetuko dio bere buruari zer ikusirik duen katajinetak, arranoak, pagoak edo sugeak ibaiarekin. Bada, horiek denak Urumeako biztanleak direla, ibaia, daraman ura baino askoz ere gehiago delako.

Bere ertzak, uholde-lautada, mendi magalak eta iturriak haren parte dira eta horietan gertatzen dena errekek ere pairatzen dute.

Ibaia, bere arro osoa dela aldarrikatu nahi dugu eta Naturaren irudi zoragarri bezain zirraragarri horien bitartez bistarazi nahi da gure Urumeak biltzen duen biodibertsitatea.

Errenteriako eta Donostiako Udalak bultzaturiko “Añarbe baso Erreserba” bezalako ekimenak bide onean doaz, uraren baso babeslea bera babestuz eta bultzatuz.

Tokia eta ordutegia

Non: Xenpelar Etxea, Errenteria.

Datak: Urriaren 8tik 20ra, biak barne.

Ordutegia: 17:00-20:00.

Informazio gehiagorako: 609 420 438, naturzale@haritzalde.org edo www.haritzalde.org


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria