Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/08/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Irekita dago tasa hauei dagozkien erreziboak ordaintzeko epea: zaborra biltzea, ibilgailuen sarrerak gordetzea eta herri jabaria hartzea 

Udalerri honetako zergadunen jakinaren gainean jartzen da abuztuaren 14tik urriaren 2a arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo direla 2017ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

- Hondakinen Bilketagatiko Tasa.

- Ibilgailuak Sartzeko Tasa.

- Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria