Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/10/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Zortzi bisita gidatu egiteko aukera izango da urrian 

Ondarearen Europako Jardunaldien inguruko ekintzak Errenterian

Ondareari buruzko Jardunaldi europarren edizio berri honetan hau izango da leloa: Paisaia bizia, paisaien eraikuntza.

Errenteriako udalak, Eresbilek, Felix Ugarte elkarteak eta Oarsoaldeko Garapen agentziak prestatu dugun programaren helburua kultur ondareari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da.

Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Umeek parte hartzen duten bisitak euskaraz izango dira (pista-jokoak). Kasu hauetan egun batean euskaraz ez dakiten gurasoen parte hartzea ere sustatuko dugu.

IRAGAN INDUSTRIALA

1.- Sirena hotsen atzetik (pista-jokoa).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Egunak:

- urriak 7, 10:30-11:30 (euskaraz).

- urriak 8, 10:30-11:30 (Elebitan-umeekiko harremana euskaraz).

Elkartzeko lekua: Zumardiko kioskoa.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

5-12 urteko umeak dituzten familiei zuzendutako hiribilduko iragan industriala eta industrializazioak XIX eta XX. mendeetan herriari eragindako transformazioa era entretenigarrian ezagutzeko pista-jokoa.

2.- Mantxester txikira bidaia: Errenteria industrialaren historioa (bisita gidatua).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Egunak:

- urriak 7, 12:00-14:00 (euskaraz).

- urriak 8, 12:00-14:00 (gaztelaniaz).

Elkartzeko lekua: Zumardiko kioskoa.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Bisita honetan herriarentzat industrializazioak suposatu zuen aldaketa ezagutzera emango da, XIX eta XX. mendeetan jasandako eraldaketaz jabetuz. Halaber, planoan kokatu eta industriek hartzen zuten lekuetara hurbilduz, Errenterian izan ziren industria nagusiak, garaiko lan baldintzak, industrializazioan emakumeek izan zuten rola eta guzti horrek bertako hirigintzan sortutako aldaketak erakutsi eta ezagutuko dira.

 

ERDI AROA-ALDE ZAHARRA

1.- Errenteriako altxorrak azaleratzen (pista-jokoa).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Egunak:

- urriak 21, 10:30-11:30 (elebitan-umeekiko harreman euskaraz)

- urriak 22, 10:30-11:30 (euskaraz).

Elkartzeko lekua: Kapitain etxea.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

5-12 urteko umeak dituzten familiei zuzendutako arkeologia eta azken urteotan Errenteriako kasko historikoan egin diren lanen ondorioz agertutako ondare ale ezberdinak eta entretenigarrian ezagutzeko pista-jokoa.

2- Kasko historikoan ezkutatuta (bisita gidatua).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Egunak:

- urriak 21, 12:00-13:30 (gaztelaniaz).

- urriak 22, 12:00-13:30 (euskaraz).

Elkartzeko lekua: Kapitain etxea.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Azken urteotan Errenteriako kasko historikoan egin diren lanen ondorioz hainbat ondare ale agertu dira. Ale hauek dokumentatu eta, kasu batzuetan, industu egin dira. Ikerketa hauek abiapuntu, kasko historikoan barrena bisita bat proposatzen dugu, egunero ikusten diren eraikin eta guneri buruzko bestelako ikuspuntua zabaltzeko.

NATUR ONDAREA-ONDARE MEGALITIKOA-KOBAK

1.- Natura 2000 Sareko natur ondarea: Añarbeko baso-erreserba paisaiak (bisita gidatua).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Eguna: urriak 1, 10:00.

Elkartzeko lekua: Susperregi Jatetxea (Listorretatik aurrera)

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Errenteria eta Donostiako baso publiko hauetako harizti eta pagadiak ezagutuko ditugu, bertako basa-fauna aberatsaren habitat naturalak direnak: basakatua, orkatza, okil beltzqa, izokin atlantiarra, sai arrea edo kukulumera. Aiako Harriko Parke Naturalean aurkitzen gara, Natura 2000 Sarean hain zuzen, Europako bioaniztasuna eta basa bizitza babesteko naturguneen sarean. Donostiako eta Errenteriako Udalak Erreserba-Eremua izendatzeko proposamena luzatu dute.

2.- Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako estazio megalitikoaren paisaiak (bisita gidatua).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Oarsoaldeko Turismo Bulegoa.

Eguna: urriak 8, 10:00.

Elkartzeko lekua: San Marko gotorlekua.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Lau Haizeta Parkea Donostia, Astigarraga eta Errenteriako udalerriek osatzen dute 600 hektareatako eremu babestu hau, jatorri militarra duten XIX. mendeko bi gotorlekuk Parkearen paisaiari izaera berezia ematen diotelarik: Sanmarko eta Txoritokieta. Era berean, bertako larre eta basoetan trikuharriak eta zistak zabaltzen dira, urrutiko lehenaldi baten aztarnak jasoz.

3.- Aizpitarteko leizeak: Errenteriako paisaia paleolitikoaren aztarnen bila (bisita gidatua).

Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Felix Ugarte Espeleologia Elkartea.

Eguna: urriak 15, 10:00.

Elkartzeko lekua: Listorreta-Barrengoloia. Aiako Harriko Parke Naturala Informazio-Bulegoa.

Izen-emateak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Aizpitarteko muinoko leize karstikoak Errenteriako Udalanaren dira, Natura 2000 Sarean babestuta. Bertako leizezuletako habitatetan hainbat espezie mehatxatuta bizitzeaz gain (saguzarrak, ornogabeak, etab.), Oarsoaldea eskualdeko lehen biztanleak bizi izan ziren 30.000 urteetan zehar. Goi Paleolitikoaren santutegi hau Europako mailako erreferentea da, eta garai horretako Euskal Herriko lehen aztarnategia, Lascaux edo Isturitz bezalakoekin erlazionatuta.

MUSIKA

1.- Gitararen paisaia Euskal Herrian (aurkezpena eta musika emanaldia).

Antolatzailea: Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa.

Eguna: urriak 28, 11:00.

Elkartzeko lekua: Eresbil.

Izen-emateak: 943 000 868 / bulegoa@eresbil.com

Gitarra Euskal Herriko musika paisaiarekin gutxi lotzen den musika tresna da, Eresbilek Ricardo Isasiren gitarrarako obrak aurkeztuko ditu, bai eta gitarrarekin erlazionatutako bi funtsu: Oñatiko Cortabarria funtsa eta Ángel Segura funtsa, azken hau Eresbilek dohaintza moduan jaso zuena.

Jarduera osatzeko, José Azpiazuren gitarra eta pultsatutako harizko musika tresnen bilduma ikusi eta entzuteko aukera izango dugu.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria