Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/10/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

KUADRILLATEGI, hizkuntza propioa duen kuadrilla 

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da (aisialdirako eskaintza bat). 12-16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da. DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua.

Hizkuntza ohiturak bestelakoak badira, ohitura horiek aldatzeko, eta hizkuntza ohitura euskaraz finkatzeko asmoarekin gauzatzen da egitasmoa Oarsoaldean. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta noizean behin beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Kuadrillategiko saioak bi ordukoak izaten dira, astean behin, ostiraletan. Lehenengo saioa urriaren 20an izango da 19:00etatik 21:00etara.

Izen-emate epea, Errenterian, urriaren 2tik 20ra izango da, dohainik. Izen-emate orriak ikastetxeetan banatu dira edo bestela Gazte Informazioa bulegoan, edo www.gazteria.errenteria.eus webean eskura ditzakezu. Orria bete ondoren, eraman ezazu Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera (Pablo Iglesias 11 kalea, Errenteria) 09:00etatik 13:00etara bulego ordutegian edo utzi ezazu elkartean dagoen buzoian.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria