Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/01/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

VIII. MARIASUN LANDA SARIAK 2018 

Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Aurtengo edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira,
• Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
• Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak, gainera, 2018ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lanak ERRENTERIAKO UDALERA (Erregistrora) helarazi beharko dira 2018ko urtarrilaren 31 bitartean.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak zortzigarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.

Lehiaketaren oinarriak honako helbide honetan daude ikusgai:
http://www.errenteria.eus/eu/ficheros/58_15076eu.pdf

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria