Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/07/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Ireki dute Barandiaran parkeko aparkalekuetarako aurrez izena emateko epea 

Errenteriako Udalak Pontikan hutsik dagoen eremu batean lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko asmoa dauka; hain zuzen ere, Gecotor fabrika zegoen lursailean eta inguruetan, Barandiaran Parkeko Garajea, alegia.

Garajearen ezaugarriak

Proiektua osatu baino lehenagoko asmoetan dago bi aparkaleku solairu eraikitzea. Horietako bat, goiko aldekoa (1. solairua), txandakako aparkaleku irekiak egiteko erabiliko litzateke, bide publikoan aparkatzea arautzen duten prezio nahiz baldintza berdinetan, parkimetroen bitartez, baina egoiliarrentzako aparkalekurik erreserbatu gabe.

2. solairuari dagokionez, aurreikusi dute gutxi gora-behera 75 aparkaleku-plaza itxiak prestatzea, 75 urterako emakida-erregimenean. Plaza itxien azalera 15 ingurukoa izango da.

Gutxi gora-beherako prezioa

Aparkaleku-plazen kopurua, prezioa zein esleitzeko modua, behin betiko eraikuntza-proiektua gauzatzen denean zehaztuko da. Izan ere, prezioa exekuzio kosteak zehaztuko baitu.

Dena den, eta soilik orientazio gisa, Galtzarabordan (Parke–Urdaburu) egindako azken aparkaleku-plazen batez besteko prezioa 22.000 euro (BEZ barne) izan zen.

 

Aurre-izenematea eta prozedura

Ezinbestekoa da aurretik jakitea interesa duten pertsona nahikorik badagoen proiektua bideragarria izan dadin.

Proiektu honetan interesa duenak Udaletxean izena eman beharko du. Izena emateko epea irailaren 14an amaituko da.

 

Inprimakia eta aurkezteko bideak

Interesatuek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute ZU! herritarren arreta zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 07:30 – 15:00), 943 44 96 00 telefonoan eta www.errenteria.eus web orrian.

Izena eman ahal izateko, ezinbestekoa da Errenteriako udaleko ZU! arreta zerbitzuan eta web gunean eskuragarri dagoen inprimakia betetzea


 


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria