Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/08/02
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Errenteriako Udalak mugikortasun iraunkorraren alde apustu egin du 

Udaletxeak Hiri Mantenuko departamentuarentzat ibilgailu elektriko bat erosi du. Ibilgailuaren benetako autonomia 300 Km-koa da.

Bestalde, herritarren artean ibilgailuen elektrifikazioa bultzatzeko, Merkatuzar aparkaleku publikoan (Pablo Iglesias, 3 kalea), bi karga puntu jarri dira. karga gaitasuna erdi-azkarra da, 22 KWko potentzia du eta Mennekes hargunea erabiltzen da. 16 Ako schuko entxufea ere badago bertan. Kargaren kostea doakoa da, beraz, aparkalekua erabiltzeko zehaztutako prezioa besterik ez da ordaindu behar.

Hiri Mantenuarentzat erositako ibilgailuaren kostua 19.870,56 €koa izan da, eta kotxe elektrikoak kargatzeko bi puntuen kostua berriz 8.620,37 €koa.

Errenterian isurpen gehien lotuta dituen alorra mugikortasunaren alorra da, erregaiaren kontsumotik eratorria, batez ere.

Bestalde, aipatu beharrekoa da ordenantza fiskaletan ibilgailu elektriko eta hibridoentzat hobariak aurreikusten direla. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren Kuotaren % 50eko hobaria eska daiteke ibilgailu elektrikoetan edo hibridoetan, gehienez ere ibilgailu berriaren lehen 2 urteetan aplikatuko da.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.




| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria