Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/10/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Udalak 010 telefonoa martxan jarri du, horrela ZU! herritarren arreta zerbitzua telefonoz ere emango da 

<p style="text-align: center;">Eñaut Gracia (Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartzeko zinegotzia)

Eñaut Gracia (Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartzeko zinegotzia)

ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuaren zazpi hilabetetako lanaren ostean, Udalak 010 telefonoa ezarri du. Telefono zenbaki horren bidez era errazean bideratuko dira dei guztiak eta ZU! Zure Udala zerbitzuan presentzialki ematen den informazio bera emango da.

Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste aspektu ezberdin batzuez gain, Udalak herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen duen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen.

Hausnarketa horretatik jaio zen herritarren arreta zerbitzu integral bat abian jartzeko beharra, bi urtetako barneko lanaren ondoren errealitate bilakatu zena otsailaren 19an.

Gero eta zerbitzu gehiago ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan

ZU! Zure Udala herritarrentzat erreferentziazko puntua da, lehiatila bakarra errealitate bilakatu baita, ia-ia edozein tramite administratibo bideratu daitekeelarik puntu bakar batetik.

Zerbitzuko langileek 33.296 pertsona artatu dituzte presentzialki eta 6.880 dei erantzun dituzte zazpi hilabete hauetan.

Zentzu horretan, azpimarragarria da hilabeteak pasatu ahala gero eta tramite gehiago egin daitezkeela Udaletik. Duela hilabete batzuk hasi ziren trafiko erresidentzia aldaketak bertatik egiteko aukera ematen, DGTarekin sinatu zen hitzarmen bati esker, eta Mugi txartela ere bideratu daiteke edo Familia Gunea zerbitzuan izena emateko aukera egon da, besteak beste.

010 telefonoa, doakoa, erraza eta erabilgarria, Errenteriara iritsi da

Orain 010a ezarri da, buruz erraz ikas daitekeen telefono zenbaki bat, eta horri esker herritarrek ez dute 9 digituko telefono bat gogoratu beharko informazioa eskatu edo tramite bat hasteko. Telefono honetarako deiak Errenteriatik bertatik egin behar dira.

ZU! Zure Udala zerbitzuan presentzialki arreta ematen duten langile berak izango dira telefonoa erantzungo dutenak, beraz, zerbitzu telefonikoaren kalitatea presentzialarenaren bera izango da. Hau da, Udalaren eta udalaz kanpoko informazioa emango zaie herritarrei. Tramiteei buruzko informazioa emango zaie eta abisu, kexa, iradokizun eta eskertzak jasoko dira bertan.

Hau guztia, gainera, doan, beste 010 telefono zenbaki gehienak ez bezala. Izan ere, Udalak ulertzen du bertako langileek ematen duten zerbitzu bat denez gero, ez duela inolako kosturik izan behar herritarrentzat.

Arreta ordutegia

010 telefono zerbitzuaren arreta ordutegia presentzialaren bera da, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria