2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztu du Gobernu Taldeak

Udal Gobernu Taldeak 2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztu die herritarrei. 200 bat pertsona bildu dira Merkatuzarren egindako ekitaldian, eta bideo txiki batekin hasi da saioa.

Ondoren, Aizpea Otaegi alkateak eta Gobernu Taldearen alkateorde diren Itziar Ostolazak eta Ion Collarek datozen urteetan Udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoen berri eman dute, eta baita horiek gauzatuko dituzten proiektu zehatzena ere.

Hauek dira zazpi konpromiso politikoak:

1. Bizitza duinak, erantzukidea den komunitatea eta hiri berdinzalea

2. Prebentzioan eta kohesionatutako komunitatean oinarritutako hiri segurua

3. Aro kultural berri bat zabaltzea

4. Ekonomia ‘kreaktiboan’ eta sozialean oinarritutako garapena

5. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eguneratzea, herritarren parte hartzeko prozesu zabal baten bidez

6. Ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duen udalerria

7. Gobernantza demokratikoaren ereduan sakonduko duen herria

Bertaratu direnek solasaldian aritzeko aukera izan dute ekitaldiaren amaieran.

Agintaldirako Plana herritarren eskura

Agintaldi Plana herritarren eskura jarri dute web orri honetan. Bertan, Udala gardentasunaren alde egiten ari den lanari jarraiki, datozen urteetako lana gidatuko duten zazpi konpromiso eta proiektuez gain, horien betetze-maila ikus daiteke: gauzatuta, gauzatzen (eta zein gradutan dagoen egina) edo gauzatzeke.

Gainera, Agintaldirako Planaren laburpena bidaliko da paperean herriko etxe guztietara.