Udalbatzaren ohiko osoko bilkura datorren asteazkenean izango da

Datorren asteazkenean, hilak 24ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko apirilaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 911 zk.tik 1242 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Itxitako ekitaldietako saldoen zuzenketa.

4. Proposamena: 2023ko apirilaren 30eko udal Inbentarioaren zuzenketa onartzea.

5. Proposamena: Errenteriako Udalaren 2023. urterako lanpostu-zerrenda eta langile-plantillaren bigarren aldaketa.

6. Proposamena: 2023ko Madalenetako omenduak izendatzea.

7. Proposamena: “Herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzaileari” hasierako onarpena ematea.

8. Galdera-eskariak