4.000.000€ lehentasunezko 4 proiektu bermatzeko

Modu honetara auzo ezberdinetan aparkaleku, berrurbanizazio eta ikastetxeetako jolas parkeak estaltzeko proiektuak bideratuko dira

2021-2023 urteei begira, 4.000.000 €ko inbertsioak egiteko proposamena luzatu du Udalak.

COVID19ak Udalaren aurrekontuengan izan duen eragina oso handia izan baldin bada ere, gure herritarren oinarrizko beharrek gora eginez eta aldiz diru sarrera nagusiek behera eginez, apostu estrategikoak egiten segi behar duela uste du Errenteriako Udalak.

Egoera honetan Udalaren antolaketa eta aurrekontuak funtsezkoak diren behar eta proiektuetara bideratzearekin batera, badaude 2019-2023 Agintaldi Planean jasota dauden hainbat proiektu Udalak lehentasunez bermatu nahi dituenak herriari eta herritarrei eragingo dien onurarengatik.

Hori dela eta, datozen 3 urteei begira Errenteriako Udalak konpromiso kreditu batzuk onartzeko proposamena eramango du hilaren 9ko Udal Batzarrera.

Proposamen honek Udalbatza osatzen duten talde poliltikp guztien babesa izango du.
Bermatu nahi diren 4 proiektu

1.-Pontika auzoan aparkaleku bat egiteko proiektua. Auzo elkartearekin elkarlanean egindako lanketaren ondotik kreditu konpromiso berri bat eramango da plenora. Orainarte zegoena bertan behera utzi eta jasangarriagoa eta ekonomikoki doituagoa dagoen proiektu berri bat garatuz. 60 plaza izango dituen 3 pisuko aparkalekua egingo da Pontika Auzoan. Beraz, Pontikan 180 ibilgailurentzako tokia izango duen aparkalekua egingo da, 60 plazako hiru solairutan banatuta. Hain zuzen ere, hauek dira proiektu gauzatzeko aurreikusitako diru partidak:

– 2021 urtean: 400.000 €
– 2022 urtean: 1.600.000 €
– 2023 urtean: 400.000 €

2.- Kaputxino auzoan, Cristobal Gamon Ikastetxeko jolas parkea estaltzeko eta Agustinetan, Koldo Mitxelena Ikastetxearen Markola eraikineko jolas parkea estaltzeko 1.000.000 euro aurreikusi dira.

– 2021 urtean: 500,000 €
Cristobal Gamon ikastetxea (Kaputxinoak)
– 2022 urtean: 500,000 €
Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikina (Agustinak)

3.- Sarriegi plaza Beraunen. Proiektu honi dagokionean espazio publiko bat hobetzearekin batera, plaza honen azpian dauden garajeen konponketa modu eraginkor eta egoki batean gauzatzea ahalbidetuko da. Behar bezala txertatuaz Isidro Ansorenako aparkalekuen erabiltzaileen elkarteko kideek egin beharreko obra eta jarraian udalak egin behar duena.

600.000 euroko konpromiso kredituaren bitartez plaza hau berrurbanizatuko da.

2021 urtean: 500.000 €
2022 urtean: 100.000 €