Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Udalak Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntza lerro bat berriro jarri du abian. Alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2020an ekarri dituzten gastuei aurre egiten laguntzea da dirulaguntza honen helburua. Gazteria Planaren exekuzio garaian, gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak emateko konpromisoaren ondorioa da ekimen hau.

Gogoratu egin behar da konpromiso horri erantzuna emateko lehenengo urratsa izan zela Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioak proiektua martxan jartzea. Bertan, momentu honetan 13 pertsona daude elkarrekin bizi dira.

Aipatu dirulaguntza honen helburua da alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2020an ekarri dituzten gastuei aurre egiten lagundu, ordainketa bakarra izanik.

Errenteriako herrian etxebizitza alokairuan hartuta duten 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteei zuzentzen zaie dirulaguntza. Gazte hauek herrian erroldatua egon behar dute.

Dirulaguntza honek hainbat aldaera ditu:

– Etxebizitzarako sarrera, betiere ohiko etxebizitzaren aldaketa gurasoen etxetik, tutorearen etxetik edo gazteentzako etxebizitza komunitariotik joatean eman bada.

– Hilean ordaindu beharreko etxebizitzaren errenta.

Bi kasutan, elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak 4.500€ gordinetik gorakoak izan behar dute eta, kide bakarrekoa bada, 26.000€ gordin urteko baino txikiagoa; elkarbizitza unitatea bi kide edo gorakoa bada, orduan 30.250€ baino txikiagoa.

Laguntza hori abuztuaren 21etik 2020ko urriaren 30era bitartean eskatu ahal izango da. Horretarako, eskabidea zu! Arreta-zerbitzuan aurkeztu behar da. Zure Udala (Herriko plaza, 1) bere ordutegiaren barruan.

Irailaren 11ra arte:

  • Astelehena, 7: 30etik 14: 00etara

  • Asteartetik ostiralera, 7: 30etik 15: 00etara.

    Irailaren 14tik aurrera:

  • Astelehena, 7: 30etik 14: 00etara

  • Astearte eta ostegunetan, 7: 30etik 19: 00etara.

  • Asteazkenetan eta ostiraletan, 7: 30etik 15: 00etara.

Horretarako, hitzordua eskatu beharko da 010 telefonoan eta udaletxeko sarreran.

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus/ orrialdea kontsultatu, 943449600 edo 943449606 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.