Aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira

Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, eta Emakumeen Etxeko aurrez aurreko zerbitzuak eten arren, aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira.

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da eta horretarako, interesdunekĀ  ZU! zerbitzura deitu beharko duteĀ  9:00etatik 17:00ak arte edo emakumeenetxea@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi.

Zerbitzu biek haien ohiko ordutegia mantenduko dute:

  • Orientabide Juridikoa: asteartetan, 18:00etatik 20:00ak arte.
  • Norberaren Jabekuntzarako Gunea: ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.