Madalenetako kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke jada

Errenteriako Udalak XXXVIII. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Iaz bezala, aurten ere bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2024ko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da … Jarraipena

Pontikako aparkalekuetarako onartutako eskaeren behin-behieneko zerrenda argitaratu du Udalak

Errenteriako Udalak pausoak ematen jarraitzen du Pontikako aparkalekua martxan jartzeko. Eraikinak autoak aparkatzeko 180 toki ireki izango ditu, eta beste 6 motorrentzako. Otsailean ireki zen eskaerak aurkezteko epea, eta behin horiek aztertuta, Udalak onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratu du. Konstultatu esteka honetan onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda. Autoentzako plazetatik 66 eta motorrentzako 6ak lau urterako alokairu … Jarraipena

Bidez Bide garraio zerbitzua arratsaldeetara zabalduko dute astelehentik aurrera

Landa eremuko biztanleentzako garraio egokitua eskaintzen duen Bidez Bide zerbitzua indartzeko erabakia hartu dute Errenteriako Udalak eta Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak. Orain arte, goizez bakarrik erabilgarri zegoen zerbitzua arratsaldeetara ere zabalduko dute hurrengo astelehenetik aurrera, uztailean eta abuztuan izan ezik. Goizeko zerbitzua, aldiz, urte osoan zehar erabili ahal izango da, abuztuan eta Gabonetan izan ezik. … Jarraipena

Oarsoaldeko udalek errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte zergadunak

2023ko errenta aitortzeko epea zabaltzera doan honetan, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak. Oiartzungo Landetxe eraikinaren aurrean eginiko agerraldian parte hartu dute Errenteriako euskara zerbitzuko teknikari Iulen Odriozolak, Pasaiako euskara zerbitzuko teknikari Goizargi Oruesagastik, Oiartzungo Udalarentzat … Jarraipena

Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2023ko 4. hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zerga bilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen … Jarraipena

Sutea izan da Andra Mari kalean

Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza Andra Mari kaleko 13. zenbakian sutea piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileek azkar itzali ahal izan dute sutea eta ez da inor zauritu. Behin sutea itzali eta eraikina hoztu ostean, udal-arkitektoak eraikina nola geratu den aztertu du. Egindako ikuskapenean, suak ez duela egitura kaltetu ondorioztatu du eta horregatik, lehen solairuko bizilagunek izan … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, martxoak 26, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko otsailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena

Udalbatzako talde eta bozeramaile guztiek bat egin dute Korrikaren 23. edizioarekin

Errenteriako Udalak euskararekiko duen konpromisoa erakutsita, Korrikaren 23. edizioari babesa azaldu diete udaleko talde eta bozeramaile guztiek. Korrika martxoaren 23tik 24rako gau erdian murgilduko da Errenterian, eta Udalak ere bere kilometroa izango du. Hain zuzen, udal ordezkariek 00:13etan hartuko dute lekukoa Arramendi pasealekuko 15.ean, Pontikako biribilgunean. Hurrengo egunetan ere zenbait ekintzan izango dira Korrikaren inguruan. … Jarraipena

Hauteskunde mahaietako zozketa martxoaren 21ean izango da

Datorren ostegunean, martxoaren 21ean, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da. Goizeko 08:00etan izango da, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura. Hautesleek ostegunean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/idazkaritza-orokorra/eusko-legebiltzarrerako-hauteskundeak-2024/hauteskunde-mahaietako-kideen-inguruko-informazioa-2/

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Egunean

Emakumeen Nazioarteko Egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan. Sistema patriarkalak emakumeen ideiak ikusezin bihurtu ditu eta haien aktibismo politiko eta soziala ukatu ditu, beraien aldarrikapenak isilaraziz eta komunitateen aldeko lorpenen ebidentziak ezabatuz. Gainera, sistematikoki … Jarraipena