Hibaikako arraunlariei harrera egin diete Udaletxean

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza Joan de larunbatean Aizpea Otaegi alkateak Hibaikako arraunlariak jaso zituen Udaletxean. Udara honetako kirol emaitzak aintzatesteko ekimena da, bereziki emakumezkoen taldea Euskotren Ligara igo izana. Udal txistulari taldearen harreraren ostean, pleno aretoan egin zuten ekitaldia. Bertan alkatean taldea zoriondu zuen egindako denboraldiarengatik eta Euskotren Ligara igotzeagatik. Aurreskuarekin bukatu zen harrera eta ondoren … Jarraipena

Azaroaren 21etik 26ra lehenengo Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia izango da

Ezkerretik eskuinera: Jose Ramon Gurrutxaga (Txokolo), Kultur Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotzia; Jonathan Sedeño, Ozzinema elkartea; eta Samira Goddi, Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren teknikaria Aurten lehenengo Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia izango da azaroaren 21etik 26ra. Jaialdi berri honek bilakaera naturala suposatzen du zinema eta herri honen Giza Eskubideekiko … Jarraipena

Errenteriako Udalak Beraun kalea berrantolatzeko proiektua aurkeztu du

Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak aurkeztu dute proiektua Mugikortasunaren ikuspegitik, Beraun kalea arteria garrantzitsuenetako bat da, jasaten duen zirkulazioari dagokionez. Pertsonentzako hiri atseginagoa egiten jarraitzeko asmoz, Errenteriako Udalak kale hori berrantolatzeko proiektua aurkeztu du. Irudiaren gainean klik egin handitzeko Jarduera honen ikuspegia anitza da. Alde batetik, oinezkoentzako segurtasun handiagoa bermatu nahi … Jarraipena

Sua egiteko debekua ostiraleko 24:00ak arte izango da indarrean

Sute arriskuengatik SOS Deiak-ek izendatu duen alerta laranja dela-eta, Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi du zainketa berezia egingo duela. Gutxienez biharko, ostirala, gauerdira arte luzatuko da alerta egoera, eta bien bitartean udaltzainek hiru zeregin egokitu izango dituzte: Listorreta aldeko barbakoak, parrillak, zigilatzea, erabilera debekatzeari eta arrazoiari buruzko oharrak jarriz. Listorreta inguruan eta antzeko jarduerak egin daitezkeen ohiko … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko irailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta … Jarraipena

Errenteriako Udalak tasak izoztearen alde egingo du

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, Elkarrekin Podemos taldearen ordezkaria; Elixabete Murua, EAJ-PNV taldearen ordezkaria; eta Alazne Korta, EH Bildu taldearen ordezkaria. Udazkenarekin, “zerga politika arautzeko” garaia da Errenteriako Udalarentzat. Urriaren 25ean izango den udalbatzarrera eramango da gaia. Aurten, lehen aldiz, tasak izoztearen aldeko proposamena eramango da udalbatzarrera EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos eta EH … Jarraipena

Zabalik da San Tomas egunerako artisau eta elikagai postuen eskaria egiteko epea

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur, urriaren 17an, irekiko dela eta azaroaren 14an amaituko dela. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean … Jarraipena

Salahdin Abdala Abdala Hanafi Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteko kideari harrera egin dio Udalak

Udal korporazioak, alderdietako bozeramaileen ordezkaritzarekin, Salahdin Abdala Abdala Hanafi Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteko kideari harrera instituzionala egin diote gaur eta bere errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko aukera izan dute. Harrera hori Herribabes Sarearen IV. Foro Ibiltariaren esparruan egin da. Foro horretan Euskal Herriko 10 udalek hartzen dute parte, horien artean, Errenteriako Udala. Herri Babesarea … Jarraipena

Hiriko igogailuen ordutegiak luzatu ditu Udalak eta goizeko ordu bata arte egongo dira erabilgarri hemendik aurrera

Herritarrei zerbitzu hobea emateko, gaurtik aurrera hiriko igogailuek ordutegi zabalagoa izango dute. Ordutegi berria goizeko 06:00etatik goizeko 1:00ak arte izango da, asteko egun guztietan. Ordutegi-zabaltze hori egiteko, kontuan hartu da herriko jaietan ordutegia luzatzearen esperientzia positiboa, bai eta herritarrek ondasun publiko horiek zaintzeko orduan izan duten kontzientzia ere. Zentzu horretan, Udalak adierazi du hiri-igogailuen aurkako … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko uztailaren 19ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1624 zk.tik … Jarraipena