Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Beraungo igerilekua Datorren astelehenean, ekainaren 20an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 11 arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, zein udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen … Jarraipena

Talka Bulegoak 48 negozio lagundu ditu bere lehen urtean

Errenteriako Udalak Talka Bulego berria jarri zuen martxan iaz, pertsona autonomoei, negozioei eta enpresei doako orientazio- eta aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzeko, bereziki merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei, kulturari eta abarri begira. Zerbitzua Covid-19ak tokiko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko garatu ziren ekintza guztietako bat izan da eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eskaintzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Barakaldon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Barakaldoko emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Barakaldon gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Madalenetako programak ez du publizitaterik izango

Udalak herriko merkatariei jakinarazi nahi die aurtengo Madalenetako programan ez dela publizitaterik txertatuko. Covid19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka- eta Suspertze-Planaren baitan Bizi Errenteria programa abiarazi zuen 2020an Udalak. Errenteriarren eta Errenteriako ekonomia-sektoreen arteko harremanak sendotuz, bere osotasunean herriaren eta herritarron suspertze ekonomikoan eragiteko bokazioarekin sortu zuten ekimena, pertsonak erdigunean jarriz. Posizio hori … Jarraipena

Errenteriako Udalak HAPOa berritzeko irizpideak, helburuak eta konponbide orokorrak onartu ditu

2020an ireki zen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPOa) berrikusteko prozesua une erabakigarrira iritsi da, Errenteriako Udalak irizpide, helburu eta konponbide orokorren dokumentua onartu berri baitu. Ezinbesteko dokumentua da HAPOa berrikusteko prozesuan; izan ere, hura onartzearekin batera, erreferentziazko esparru bat ezartzen baita, eta horren gainean lan egiten eta irtenbide zehatzagoak eta egokiagoak prestatzen jarraituko da udalerri … Jarraipena

Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Gaur, maiatzak 30, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVI. Kartel Lehiaketan aurrez hautatutako 50 lanak erakutsiko dituen erakusketa. Madalenak 2022ko kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea ekainaren 7an bilduko da. Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute ekainaren 6a arte. Bi sarien berri … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 31n, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko apirilaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta … Jarraipena

Gerakineko 3,3 milioi euro erabiliko ditu Udalak proiektu estrategiko berriak abian jartzeko, dagoeneko martxan dauden batzuei bultzada emateko eta hainbat kosturen igoerari aurre egiteko

• Guztira 14 departamentutako 41 proiektu sustatuko dira diru horrekin • Gaikuntza horrekin udalak 68 milioi euro izango ditu exekutatzeko 2022an 2021eko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu da. Momentu hartan 8,9 milioi euroko gerakin bat zuen Udalak eta, 2021 urtetik zetozen gastu konpromisoak txertatu ondoren, 2022an sortu daitezkeen behar berezietarako 4,3 milioi euro gelditu … Jarraipena

Koldo Mitxelena BHIko eraikin erantsiak Mariasun Landa izena du jada

Duela bi aste Koldo Mitxelena Institutuak Mariasun Landa idazlea omendu zuen, eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan. Orduan eman zen jakitera institutuaren eraikin erantsiak Mariasun Landa izena izango zuela aurrerantzean. Gaur goizean ekitaldia egin dute Udaletxean eta bertan parte hartu dute Mariasun Landa idazleak berak, Koldo Mitxelena Institutuko zuzendari Arantxa Igartuak, ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasle … Jarraipena

Errenteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko ekintza-plana aurkeztu dute

Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzaren 17an onartu zuen Errenteriako LGTBI+ ekintza-plana eta atzo dokumentuaren aurkezpen publikoa egin zen Emakumeen Etxean. Azken hilabeteetan LGTBI+ pertsonekin eta eragileekin egin den lanketaren ondorioz datozen urteetarako adostutako bide-orria aurkeztuko zen bertan. Erreteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko helburu orokorra lortzeko, 4 helburu espezifiko zehaztu dira: 1. LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna eta … Jarraipena