Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautesle-erroldaren zerrendak ikusgai daude martxoaren 11ra arte

Martxoaren 11ra arte, hau barne, jendaurrean daude hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-errolda abenduaren 1ean itxitakoa da, zeinak 2023ko azaroaren 29ra arte izandako mugimenduak jasotzen dituen jatorrizko erregistroetan. Hauteskunde errolda internet bidez kontsultatzea Hala nahi duenak, INE-ren webgunean kontsulta dezake bere izena … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako erasoaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen erasoaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Errenterian emakume batek jasan duen erasoa eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu indarkeria matxistarik … Jarraipena

Osasun sailburuarekin bilera egin dute alkateak eta udal gobernuko bi kidek Iztietako anbulatorioaren egoera aztertzeko

2024ko urtarrilaren 30eko udalbatzaren ohiko bilkuran auzo elkarteek (Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Igantzi, Zamalbide, Alaberga, Oiarso Erdigunea, Iztieta, Gaztaño, Gabierrota eta Agustinak), mugimendu feministarekin, Bilgune Feministarekin eta Duintasuna pentsiodunen elkartearekin batera Iztietako anbulatorioan lehen mailako arreta defendatzeari buruzko mozioa aurkeztu zuten. Mozio hori udalbatzaren babes zabalarekin onartu zen, 18 aldeko botorekin (ORERETA / ERRENTERIAKO EH BILDU, … Jarraipena

Egiteko falta diren Auzo Batzarrak ekainera atzeratu dira, gaurkoa barne, hauteskunde deialdia dela eta

Hauteskunde-legea dela eta, Udalaren zerbitzu juridikoekin kontrastea egin ondoren, udal gobernu taldeak erabaki du falta diren Auzo Batzarrak ekainera atzeratzea. Beraz, bilkura horiek Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak pasa ondoren gauzatuko dira. Hori dena, legeak ezartzen dituen mugak kontuan izanda. Hortaz, aurrerago jakinaraziko ditu Udalak Galtzaraborda, Fanderia, Erdialdea, Iztieta-Ondartxo eta Alabergako bileren data berriak. … Jarraipena

Zabalik da Aldakoenea

Aldakoeneak gaur goizeko 08:00etan ireki ditu ateak lehenengo aldiz. Auzo-etxe berriak Udala goiko auzotarrengana gerturatuko du. Hortaz, Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Igantzi eta Alabergako auzotarrek orain arte udaletxean egiten zituzten tramite edo eskaerak euren etxetik gertuago egiteko aukera dute orain, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara eraikinaren behe-solairuan. Gainera, osasun gaietarako Beraungo anbulatorioa erreferente duten herritarrek Gizarte Zerbitzuetarako … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 27an, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko urtarrilaren 30eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 120 … Jarraipena

Gaztaño eta Pontikako Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Gaztaño eta Pontikako txanda izango da. Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere. Gaztañoko Auzo Batzarra otsailaren 26an izango da, astelehena, 18:00etan, Bukagaitz Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda … Jarraipena

Herritarrek proposatu eta aukeratuko dute 2024ko Madalenetako omendua

Errenteriako Udalarentzat beti da garrantzitsua herritarrekin batera erabakiak hartzea. Hain zuzen ere horrexegatik, aurten, lehen aldiz, herritar batzorde bat sortuko da Madalenetako omenduaren hautagaitza prozesuaren baitan herritarrek, omendu proposamenak egiteaz gain, eurek azken erabakia ere har dezaten. Aukeraketa sistema hau iaz onartu zen Herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzailearen ondorioa da. Araudi hau … Jarraipena

Udalak Ekialdebusen azken proiektua berrikusteko eskatu dio Aldundiari

Argazkian: Bernar Lemos, Trafiko eta Garraioko Zinegotzia, eta Maite Gartzia, alkateordea 2024ko urtarrilaren 11n Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekiko loturetan bidaiarien errepideko erabilera orokorreko hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularra emateko emakidaren proiektu aldatuaren onespena. Errenteriako Udalak, proiektu horren analisi teknikoa … Jarraipena

Ostiralean irekiko ditu ateak Aldakoeneak, udala goiko auzoetara gerturatzeko

Mugarri garrantzitsua izango da Aldakoenearen irekiera Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Igantzi eta Alaberga goiko auzotarrentzat. Izan ere, Aldakoenea kaleko 2 zenbakian dagoen ekipamendu berri honek, orain arte udaletxean egiten zituzten tramite edo eskaerak euren etxetik gertuago egitea ahalbidetuko die milaka auzotarrei. Udala goiko auzotarrengana gerturatzen lagunduko du auzo-etxe berriak. Hiru ardatz nagusi izango ditu Aldakoeneak. Lehenik, … Jarraipena