Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko martxoaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta … Jarraipena

Iruzurraren aurkako Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, adierazten du estatu kideek neurri egokiak aplikatu behar dituztela Batasunaren finantza-interesak babesteko; era berean zaindu behar dute Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako neurriei dagozkien funtsak erabiltzeko orduan Batasuneko eta estatuko zuzenbide aplikagarria bete dela, bereziki, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1- 2022ko otsailaren 22ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 348 zk.tik … Jarraipena

Herritarren errentan oinarritutako fiskalitate justuago bat proposatu du Udalak

 Ekitatean eta justizia sozialean oinarritzen den proposamen honen bitartez hainbat udal zerbitzu ordaintzeko norberaren gaitasun ekonomikoa hartuko da erreferentzia gisa Errenteriako Udalak herritarren errentan oinarritutako fiskalitate justuago baten planteamendua eramango du apirileko udalbatzara Lehenengo fase honetan, 2022-2023 ikasturteari begira aplikatuko da hainbat udal zerbitzu publikotan Politika honen helburu nagusia da Udal Zerbitzu Publikoak denentzat irisgarri … Jarraipena

Astelehenetik aurrera ukrainarrentzako janaria eta bestelako baliabideak jasoko dituzte Udaletxeko arkupetan

Ukrainako pertsonentzako laguntzaren jasoketa errazteko, astelehenetik aurrera elikagaiak eta jarraian zehazten diren bestelako baliabideak biltzeko gune bat jarriko dute Udaletxeko sarreran. Postua irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. Jasoko diren elikagaiak eta bestelakoak: • Janaria: Haurren janaria eta janari azkarra (sukaldatu behar ez dena, adibidez, latak eta barritak). Ez da kristalezko ontzirik jasoko. • … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Egunean

Aurten ere, martxoaren 8 honetan, emakumeei historikoki kendu zaizkien eskubideak lortzeko egindako borroka anitzen esanahia gogora ekarri eta aldarrikatu nahi dugu. Borroka horiek, zalantzarik gabe, emakumeen bizitzako hainbat arlotan aurrerapen handiak lortzen lagundu dute, eta emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenik gabe ez ziratekeen posible izango. Norbanakoen, kolektiboen eta erakundeen arteko elkarlana da, nork bere … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Ukrainako gerrari buruz

ZIOEN AZALPENA Errusiako Gobernuak Ukraina erasotzeko eta inbaditzeko hartutako erabakiaren ondorioz, joan den ostegunetik dozenaka pertsona hil dira, ehunka zauritu, eta asko eta asko alde egiten ari dira, bonbetatik ihesi. Errusiako Gobernuaren oldarraldia justifikaziorik gabeko erasoa da, inoiz ez bezalako larritasuna duena, eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena, segurtasun globala eta egonkortasuna arriskuan jartzen dituena. Horregatik … Jarraipena

Errenteriako Udalak 1,3 milioi euro bideratuko ditu zaintza duintzeko, garapen ekonomikorako, ingurumenerako eta digitalizaziorako

Ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, alkateordea Errenteriako Udalak 1.3 milioi euro jaso ditu Covid-aren krisiaren ondorioak arintzeko autonomiei zuzendutako ezohiko funtsaren bidez Kopuru hau 2022 urterako onartu zen aurrekontuari gehitzen zaio 4 ardatz nagusi marraztu ditu dirua erabiltzeko eta hauen onarpena martxoko udalbatzan bozkatuko da: zaintza lanak … Jarraipena

Udalerriaren irisgarritasun plana eguneratzeari ekin dio Errenteriako Udalak

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzen hasi da. Une honetan, inkesta bat Internet bidez betetzeko eskatu die herritarrei, diagnostikoa osatzeko helburuarekin. Plan horrek Errenteriako irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, bai eta udalerriko irisgarritasunaren arloko jarduketa garrantzitsuenak ere, hiri-inguruneak, espazio publikoak, udal-eraikinak, garraio publikoa eta informazio-sistemak pixkanaka egokitzeko. Udalaren lehen irisgarritasun-plana 2003. urtean egin zen, eta 2011. … Jarraipena

Erakunde adierazpena, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena dela eta

Otsailaren 25ean, ostirala, onartutako adierazpen instituzionala: 2022ko otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zeneko berrogeita seigarren urteurrena ospatuko du Saharako herriak. 46 urte dira Mendebaldeko Sahara okupatu zutela eta Saharako herriaren borroka hasi zela. Hala ere, egoera ez da konpondu oraindik, eta giza eskubideak urratu egiten zaizkie hala lurralde okupatuetan bizi direnei nola Tindufeko … Jarraipena