Kirol-instalazioak zuzenean kudeatu ditu Udalak

Udal kirol-instalazioak (Galtzarabordako kiroldegia, Fanderia eta Beraungo igerilekuak) zuzenean kudeatzen hasi da udala urte hasieran, 2019ko martxotik kudeaketa lanetan aritu den BPXport enpresak egiteari utzi baitio. Udalaren ustez, kudeaketa uztea ulertezina da, legearen aurkakoa delako eta ondorio gogorrak ekar ditzakeelako enpresa horrentzat. COVID-19ak eta horrekin batera egon diren murrizketek aldaketak ekarri dituzte herritarren kirol-instalazioen erabileran, … Jarraipena

Trafikoan aldaketak Gabonak direla eta

Gabonak direla eta, trafikoan aldaketak egongo dira. Zehazki, trafiko mozketak egongo dira eta Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena emango da jarraian adierazitako egunetan. Trafiko mozketak Datozen egunotarako trafiko mozketa hauek aurreikusten dira: Abenduak 24: Erdigunea 18:00etatik 22:00etara moztuko da Abenduak 31: Trafikoa 16:00etan moztuko da San Silbestre lasterketa dela eta. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa … Jarraipena

Udalak Barandiaran Parkearen proposamena aurkeztuko du. Hilabetez ekarpenak egin ahal izango dira hiri-parke horren diseinuan

Badira hilabete batzuk Errenteriako Udalak laguntza tekniko bat kontratatu zuela Pontikako Barandiaran Parkearen diseinua, erabilerak eta jarduerak zehazteko. Diseinu-prozesuaren barruan, orain arte landutako proposamenak hartu dira kontuan, baina proposamen horiek berrikusi eta zehaztu dira, genero-ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra eta biodibertsitatea kontuan hartuta. Herri mailan hiri-parke horren garrantzia dela eta, bi ekintza programatu dira … Jarraipena

Asteazkenean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Asteazkenean, hilak 15ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2021eko azaroaren 30ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta egoki bada, onartzea. (2021IUBA0011) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena

Beraungo eta Pontikako auzo batzarrak datorren astean izango dira

Auzo batzarrak amaitzen ari dira eta, orain arte egindako hamahiru bileren ondoren, datorren astean Beraun eta Pontikaren txanda izango da. Zehazki, Beraungo bilera astelehenean izango da, hilak 13an, 18:30ean, Ongi Etorri auzo elkartean. Pontikari dagokionez, batzarra asteartean izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean. Bi topaketetan Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Xabier Sanchez zinegotziak … Jarraipena

Markolako eskola, auzoari begira

Agustinak auzoan kokatuta dagoen Markola eraikinak erabilera anitzak izan ditu urte luzez. Egun, Koldo Mitxelena ikastetxeak haur eta lehen hezkuntzako lerro bat du bertan eta auzoko haurrak dira, batik bat, eraikin erdiari zein kanpo espazioari bizitza ematen diotenak. Auzoan erabat txertatuta dagoen eraikina izaki, inbertsioa egin eta auzoarentzat erabilgarri izan zitezkeen zenbait ekipamendu bertan sortzea … Jarraipena

‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Urte amaierarekin batera gertukoenei opariak egiteko ohitura izaten dugu. Hori dela eta, beste urtebetez, “Liburua opari” kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz. “Liburua opari” txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero. Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, … Jarraipena

Errenteriako Udalbatzarrak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

MIGRAZIORAKO EUSKAL ITUN SOZIALA JASO NAHIKO GENUKEENA ESKAINTZEA Migrazioa ez da egoeraren araberako fenomenoa, baizik eta munduan, Europan eta Euskadin gertatzen den egiturazko egoera bat. Erantzun egokia eskaintzea obligazioa da barne-zuzenbidean eta Europako zuzenbidean, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan zein giza eskubideen zuzenbidean. Dimentsio arauemailea dauka. Etorkinek, asilo-eskatzaileek, Bidaiderik Gabeko Adingabeek eta Gazte Atzerritarrek (BGAA/BGGA), iragaitzazko … Jarraipena

Datorren asteartean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Datorren asteartean, hilak 30, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzek aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2021eko urriaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. (2021IUBA0009) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak … Jarraipena

Datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiako auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz eta datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiaren txanda izango da. Galtzarabordako auzo batzarra astelehenean izango da, azaroak 29, 18:30ean, Parke kalea, 22, atzealdean (“Orotarik” ondoan). Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotziek parte hartuko dute. Fanderiako batzarra asteazkenean, abenduaren 1ean izango da, 18:30ean, Erdiko-Erreka Auzo Elkartean, Aizpea … Jarraipena