Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izango dute herritarrek larunbatetik aurrera

Lekuona Fabrikak maiatzaren 27an irekiko ditu bere ateak. Egun horren aurretik, hala ere, herritarrek eraikina bera eta bertan garatuko den proiektua ezagutzeko aukera izango dute. Hilaren 15etik aurrera ate irekien saiaoak antolatu ditu Udalak horretarako. 2 saio eskainiko dituzte egunero, astelehenetik larunbatera. Ondorengoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 19:00etan; larunbatetan, ordea, 12:00etan eta … Jarraipena

Errenteriako emakume eta gizonen berdintasunerako III. Planaren ‘Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak’ ardatzaren datozen urteetarako estrategia onartu du Udalak alderdi politiko guztien babesarekin

2020ko uztailean Errenteriako emakume eta gizonen berdintasunerako III. Planaren Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ardatzaren lanketa abiatu zen eta aste honetan Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du. III. Berdintasunerako Planak lau ardatz nagusi jasoko ditu bere baitan eta banaka lantzeko apustua egin du Udalak, ardatz bakoitza sakonago lantzeko helburuz. Bide horretan, emakumeen kontrako indarkeria matxista jorratzen duen … Jarraipena

Udalak Iratxe Ansa dantzaria omenduko du

Ibilbide oparoa du Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak. Bere lehen dantza eskolak Ereintza Dantza Taldean jaso zituen eta gaztetxoa zelarik Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora egin zuen jauzi; bertan graduatu zen. Ordutik aurrerako urteak dantzari lotuta eman ditu. Errenteriako Udalak Ansaren ibilbide profesionalari aitortza egin nahi dio orain. Maiatzaren 29an, 13:00etan, Iratxe Ansak omenaldia jasoko du … Jarraipena

Maiatzaren 27an irekiko ditu ateak Lekuona Fabrikak

Kultur sorkuntza aberatsa izatea Errenteriako ezaugarri nagusienetarikoa da egun, eta ezaugarri hori indartzera dator Lekuona Fabrika. Horretarako, espazio zabalak eskainiko ditu; herritarrak topatzeko, sorkuntza garatzeko eta kulturarekin lehen harremana izateko espazioak. Hala azaldu du gaur goizean, prentsa aurrean, fabrika berriaren gidaritza taldeak. “Maiatzaren 27an herritar guztiei bere ateak irekiko dizkie Lekuona Fabrikak. Gaur arteko bidea … Jarraipena

Aldundiak zarataren kontrako pantailak jarriko ditu Errenterian, Beraun, Pontika, Markola, Agustinak eta Lartzabal auzoen parean

20 milioi inguruko inbertsioa aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025 bitarte definitu den akzio plana egikaritzen. Urtean 3 milioi ibilgailu baino gehiago jasaten duten foru sareko errepideekin diseinatu da Gipuzkoako zarataren mapa. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak bilera egin du Errenteriako alkate Aizpea Otaegirekin, datozen urteei begira, herrian egingo diren proiektuen inguruan hitz egiteko. Bileran, … Jarraipena

2021eko aurrekontu onarpenerako orain arte egindako bidearen balorazioa egin du Udal Gobernu Taldeak

Udal Gobernu Taldea prest dago oposizioaren proposamen eta begiradak aurrekontu proiektuan txertatzeko Udal Gobernu Taldeak 2021eko aurrekontuak onartzeko orain arte egindako bidearen balorazioa egin du eta honako hau adierazi du: 1.- 2021eko aurrekontuaren onarpen prozesua, informazioa landu, jaso eta aportazioak egitekoa, inoiz baina egokiagoa izan da. – Martxoaren 12an jaso zuen oposizioak aurrekontu proiektua. – … Jarraipena

Errenteriako Udalak Talka Bulegoa jarri du abian

• Ekimen berri honen bidez, Udalak Errenteriako enpresa-ehuna mantendu nahi du, pandemiak eragindako talka ekonomikoari aurre eginez • Udal bulego honen bidez laguntza eman nahi zaie egoera zailean dauden negozioei edo haien etorkizunaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza behar dutenei Bizi dugun testuinguru berri honetan, funtsezkoa da udalerriko enpresa, negozio eta pertsona autonomoei laguntzeko ekintzak bultzatzea, enpresek … Jarraipena

Abian da Herri Arte Eskola

Egungo Musika eta Dantza Eskolak aldaketa esanguratsu batzuekin ekingo du datorren ikasturtea, izan ere, irailetik aurrera Herri Arte Eskolaren lehen irudikapena egikaritzen hasiko da hainbat alorretako eskaintza eraberritu eta aukera berriak eskainiz. Udal Patronatuak 2013an onartu zuen hezkuntza erakundea birformulatzeko beharra heziketa artistikorako eskaintza publikoko beste eredu bat izatera igaro zedin. Aurreko agintaldi planean berariaz … Jarraipena