Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2019ko 4. HIRUHILEKOari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoa betez. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen … Jarraipena

Udalak hiru milioi euroko talka- eta suspertze-plana aurkeztu du, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko

Koronabirusak eragindako egoerak (COVID-19) erronka handi bati aurre egin beharrean jarri gaitu planeta gisa, lurralde gisa, baina, batez ere, komunitate gisa. Alarma-egoera deklaratu zenetik, kutsadurak geldiarazteko hartutako neurriek eragin handia izan dute gizakiarengan, gizartean eta ekonomian. Inpaktu horiek minimizatzeko, hainbat izan dira gure herrian abian jarri diren neurri eta ekimen publiko-komunitarioak, horietako asko erreferentziazkoak. Ezer … Jarraipena

Udalak herritarrei gogoratu nahi die telefonoz eta bide telematikoz soilik ari dela eskaintzen arreta zerbitzuak

Errenteriako Udalak adierazten du arreta zerbitzuei dagokionez ez dela aldaketarik izan, eta honenbestez zerbitzu horiek bide telematikoez -telefonoz, emailez eta www.errenteria.eus webgunearen bidez- bakarrik ematen dituela. Udal langileen eta, batez ere, herritarren osasuna gogoa izanik, arreta zerbitzu presentzialak itxita mantentzea erabaki du eta, honenbestez, martxoaren 17an abian jarritako arreta moduek indarrean jarraitzen dutela. Hala, etenda … Jarraipena

Kultur programazioari tartea zabaldu dio Udalak ‘Kultur labea’ proiektuarekin

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Udalak ‘Kultur labea’ proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen. ‘Kultur labea’ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak,eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri … Jarraipena

Ilarak saihesteko ekimena jarri dute abian Errenteriako merkatariek

Ilarak murrizteko eta tokiko establezimenduetan elikagaiak erostea errazagoa egiteko helburuak dituen ekimena jarri dute abian Errenteriako Udalak, herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren eragile nagusiekin – Errenkoalde, MKT, Ostari – elkarlanean. Ekimen horren barruan, Errenteriako hainbat establezimenduk erosketak etxetik telefonoz edo whatsapp bidez egiteko aukera ematen dute; hartara dendan eman beharreko denbora murriztuta eta pilaketak saihestuta. Batzuek … Jarraipena

Udaltzaingoak 13 agente berrirekin indartu du plantilla

Alarma-egoera hasi zenetik, eta baita egoera horren aurretik ere, prebentzio-neurriak eta aldaketak ezarri dira Udaleko langileen lan egiteko moduan, oro har, eta Udaltzaingoaren lan-moduan bereziki, langileak zein herritarrak babesteko helburuarekin; besteak beste, txanden egokitzea eta funtzioen birbanaketa. Neurri horien artean, berriena Udaltzaingoaren plantillan 13 langile berri sartzea izan da, egungo egoeran laguntzeko. Agente horiek prestakuntza-aldia … Jarraipena

Konfinamenduan zehar etxez etxe banatuko dira hondakin organikoentzako poltsa konpostagarriak Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan, aldez aurretik eskatuta

Etxean geratzeko neurrien ondorioz, zenbait udal instalazio itxi egin dira, eta haien artean Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak. Bi tokietan edukiontzi marroietan uzteko biohondakinaren gaikako bilketarako poltsa konpostagarriak banatzeko makinak daude. Aipatutako makinetara sarbide eza ordezkatzeko, Udala poltsa konpostagarrien etxez etxeko premiazko banaketa egiten hasiko da aurretiko eskariz, honako auzo hauetan: Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan. Premiazko … Jarraipena

Herriko autobusen maiztasuna gehiago murriztuko da larunbatetik aurrera

Martxoaren 16an murriztu egin ziren herriko autobus zerbitzuaren linea guztien maiztasunak, anbulatorioei zerbitzua ematen dien linearena izan ezik, horrek ohiko maiztasunari eusten baitio. Larunbatetik, apirilaren 4tik, aurrera, murrizketa zorrotzagoa izango da martxoaren 30eko dekretu berriaren ondorioz. Bertan esaten da hiri-eremuko garraioak bere zerbitzua murriztu behar duela eta maiztasunek asteburuetakoen antzekoak izan behar dutela. Alarma-egoera dekretatu … Jarraipena

Errenteriako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzeko asmoz, Udalak interneterako konexioa eta ordenagailuak jarri ditu premia duten ikasleen eskura

Koronabirusa dela eta dekretatu den alarma egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren aginduz ikastetxe guztiak itxi dira eta online hasi dira klaseak ematen. Egoera honen aurrean, teknologia arrakala tarteko, zaurgarria den kolektibo bat identifikatu du Udalak herrian, momentu honetan hezkuntzarako berdintasun eskubidea urratua zaiona. Errenteriako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzea da Udalaren Hezkuntza Azpisailaren helburua. Eta, … Jarraipena