Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era

Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta. Aurten, instalazioen geldialdi tekniko hori baliatuko da instalakuntzaren bi galdarak aldatzeko. Honen diru-inbertsioa 70.000 euro ingurukoa izango da. Horretaz gain, bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki … Jarraipena

Madalenetako argazkiak, herritarren eskura

Madalenak amaitu berritan, jaietako eta jaien atariko hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditugu Herri Bizian, Erromeria Egunetik hasi eta uztailaren 25a arte. Guztiak Flickr-en jarri ditugu, herritarrek bertan ikusi edo, hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, … Jarraipena

Madalenak direla eta jai parekideen aldeko eta eraso sexisten kontrako kanpaina martxan jarri du Udalak

Madalenetan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, Errenteriako Udalak aldarrikatu nahi du benetan garrantzizkoa dela nabarmentzea elkar errespetua behar dugula eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula. Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu … Jarraipena

Duintasunak ohorezko oroigarria jasoko du larunbatean

Udalak, larunbat honetan, hilak 20, ohorezko oroigarria emango dio eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduari: Duintasuna kolektiboari. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean. Modu horretan, kolektiboak herriko erretiratu, pentsiodun eta adinduen kolektiboa sentsibilizatzeko eta duintzeko egiten duen lana aitortuko du Udalak. Era berean eta omenaldi honetaz gain, eurak izango dira 2019ko Madalenei hasiera … Jarraipena

Madalenak 2019: trafiko aldaketak, aparkatzea, autobus zerbitzuak eta kale-igogailuak

Madalenak direla eta, herriko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, zenbait zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 17ko 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak jartzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. Hala ere, … Jarraipena

Udalak lehiaketa atera du Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko

Fanderiako Errotaren eraikinean birgaitze-lanak egin ondoren, Udalak erabaki du berriz ere lizitaziora ateratzea prozedura ireki bidez bertako taberna-jatetxeko ostalaritza-kudeaketa. Berritasun nagusia da Udalak berreskuratu duela eraikin publikoak lehen ere izan duen erabilera soziala eta ingurumenaren baitakoa, ibaiaren interpretazio-zentro bihurtu baitu. Bertan, ingurumenaren eta kulturaren inguruko jarduerak burutuko dira Oiartzun ibaiaren inguruneko paisaiaren ekintza planaren baitan: … Jarraipena

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute korporazioko kideek

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, hilak 9, Udaletxeko Pleno Aretoan, udal ordezkariek. Hasteko, Aizpea Otaegi alkateak Madalenek komunitate baten mundu-ikuskera islatzen dutela adierazi du: “Nondik gatozen, gaur egun zer garen eta izan nahi genukeena adierazteko egunak dira”. Era berean, Madalenak hiru baliorekin ertsiki lotuta ageri direla gaineratu du: “Alde batetik, partaidetza, herriko pertsona … Jarraipena

Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusi nahi al duzu?

Hementxe dira Madalenak eta, ohi bezala, txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz (denera 10 lagunentzat) zozketatuko ditu Udalak. Izena emateko esteka honetan dagoen formularioa bete besterik ez da egin behar: herribizia.errenteria.eus/zozketa. Nahi izanez gero, telefonoz ere egin daiteke, ZU! Zure Udala arreta zerbitzura deituz (010 zenbakia herritik deitzen dutenentzat eta 943 449 600 zenbakia … Jarraipena