Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin lankidetzan, martxan ditu 78 lan-kontratu sustatzeko programak

Argazkian, ezkerretik eskubira: Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren zuzendaria • Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatzen direnez, bertan enplegu-eskatzaile gisa alta ematera eta/edo datuak eguneratzera gonbidatzen ditu Udalak interesdunak, Lanbiden egiaztatutako esperientzia baloratuko baita • Langabetu-kopurua jaisteaz haratago, planek helburu hauek dituzte: Errenterian bertan zein eskualdean … Jarraipena

Kilometroak Eguna dela eta, trafiko mozketak egongo dira igandean

Igandean izango den Kilometroak Eguna dela eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan: Trafiko mozketak Igandean, hilak 1ean, goizeko 08.00etatik gaueko 22.00etara, trafikoarentzako moztuta egongo dira honako guneak: – María Lezo – Andoni Korta bidegurutzean. – Nafarroa etorbidean Galizia eta San Klara biribilguneen artean. – Biteri – Juan de Olazabal bidegurutzean. – Lezoko zubia trafikoarentzako … Jarraipena

Beraungo udal pilotalekuaren ondoko aparkaleku berria, jendearentzat zabalik

Beraun kalea berrurbanizatzeko proiektu anbiziotsuaren baitan, aparkaleku publiko berria sortu dute, 63 plazarekin. Aparkaleku horri esker, Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien arteko plaza berrien obrak egin ahal izango dira, eta, horrela, atarien aurreko eremuetan aisialdirako lekua irabaziko da. Esku-hartze horrekin, aparkalekua optimizatzen da, eta 13 aparkaleku berri sortzen dira eremu horretan. Aparkaleku horri kale … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. José Alberto Muñagorrri Berdasco zinegotziaren izendapena eta kargu hartzea. 2. 2023ko uztailaren 18ko ohiko bilkurari eta 2023ko irailaren 05eko ezohiko … Jarraipena

Zabalik da Beraungo etxebizitza-eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

• Dirulaguntzaren xede diren eraikinen jabeen erkidegoei emango zaizkien laguntzez gain, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona fisikoei edo bizikidetza-unitateei laguntza gehigarri bat emango die Udalak • Interesa duten Jabeen Erkidegoek programa honi atxikitzeko borondatea adierazi beharko diote Errenteriako Udalari irailaren 29a arte • Deialdiaren oinarriak eta beharrezko dokumentazioa Udalaren web orrian daude eskuragarri Beraun auzoa birgaitzeko planak … Jarraipena

Atlantikaldiak eta Jaizkibelerako Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte ostegunetik aurrera

Eguneraketa: Nafarroa etorbidean egongo diren mozketek ez diete lineako autobusei eragingo eta zirkulatzeko baimena izango dute. Hortaz, garraio publikoko zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira eta ez da geltokirik baliogabetuko. (Albistean eguneratuta). Aurten, lehenengo aldiz, hiri barruko autobus zerbitzua eskainiko da ostiral eta larunbat gauean Atlantikaldia eta Jaizkibelerako Igoera direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat neurri hartu ditu. … Jarraipena

Gaur, Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da

Gaur, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: Puntu bakarra: udal ordezkarien izendapen aldaketa San Marko Mankomunitatean. ( 2023IOBE0001)

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera bono-kanpaina berrian parte hartzeko. Kanpaina irailean hasiko da eta 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta egongo da, gazteen kontsumo-ohituretan eragiteko, tokiko kontsumoa sustatuz. Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu … Jarraipena

Trafiko mozketak egongo dira larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Donostiako Klasikoa proba dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren gaineko zenbait neurri ezarri ditu uztailaren 30erako. Zirkulazioaren gaineko neurriak Nafarroa etorbidea, Lartzabaleko biribilgunetik Galiziako biribilgunera (Niessen) eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira, gutxi gorabehera, uztailak 29ko 14:00etatik 17:00ertaa. Une jakin batzuetan trafikoa ireki ahal izango da lasterketa bi aldiz pasatzen delako … Jarraipena

Establezimenduen eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du abian Udalak

Errenteriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan TicketBai sistema ezartzeko, digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako iazko dirulaguntzaren esperientzia positiboa ikusita, Udalak aurten berriro martxan jartzea erabaki du. Deialdia herriko eragile ekonomikoekin landu eta 200.000 euroko hasierako aurrekontua izango du. Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreek azken urteotan abiatu dituzten planetan ―hala nola Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia (PERCO), eta Errenteriako Ostalaritzaren … Jarraipena