Arrats eta Ekintza BIBE elkarteek bihar jasoko dute ohorezko oroigarria

Bihar, hilak 20, Udalak ohorezko oroigarria emango die eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduei: Arrats eta Ekintza BIBE elkarteei. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean.

Modu horretan, Arratsek bazterkeria eta zaurgarritasun sozialeko egoerei aurre egiteko eta Ekintza BIBEk ludopatiaren eta beste adikzio batzuen errehabilitazioan egiten duten lana aitortuko du Udalak. Era berean eta omenaldi honetaz gain, eurak izango dira 2022ko Madalenei hasiera emango dien suziria jaurtiko dutenak.

Ekitaldi honetan bertan, Madalenetako kartel lehiaketa ofizialaren irabazlea izan den Angel Blanco Egoscozabal errenteriarrari ere emango diote saria.

Ekitaldia irekia da eta Udalak dei egiten die hala nahi dutenei, bertara gerturatu eta omenaldi honetara batzeko.