Hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, emakumeak beren eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko… espazioa izan nahi du Eskola Feministak.

Azken buruan, eskolaren asmoa da emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sendotzea eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak bultzatzea.
Emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Animatu, zure zain gaude!

Eskola Feministan interneten bidez izena eman nahi baduzu hemen egin daiteke.

Aurrez aurre egitea nahiago baduzu Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzuan

Era berean, informazio gehiago jasotzeko, Errenteriako Emakumeen Etxera jo.

Izena emateko epea: otsailaren 16tik 26ra arte.

Ikastaroak

1. Emakumeak, berrexistentzia
2. Munduko emakumeen literatura
3. Jakintzen trukea
4. Emakumeen arteko kantua berreskuratzen
5. Batukada feminista

Udaberriko tailerrak

1. Autodefentsa feminista (hastapena )
2. Etxeko konponketen tailerra
3. Ederki zahartzea: eutsi zure ametsei
4. Eta zu, nola komunikatzen zara? Berdintasunean erlazionatzeko trebetasunak
5. Twerk (Booty dance) tailerra

Jabekuntza taldeak

Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea

Indarkeria matxistei aurre egiten dieten edo aurre egin dieten emakumeen talde-espazioa. Autolaguntzako talde bat da, askapenaren hainbat gakotatik indarkeriari irtenbidea bilatzen diona: beldurrak, tristurak, erruak eta isolamendua partekatuz.

Helburua da norberaren indarrarekin berriro konektatzea; gertatzen zaiguna ulertzea, alaitasunarekin konektatzea, norberaren gorputza zaintzea, desioekiko lotura eta, taldearen laguntzari esker, indarkeriarik gabeko bizitza bizitzen laguntzea.

Informazio zehatzago bideo honetan

Dinamizatzailea: Clara Wolfram
Asteazkenetan · 17:30-19:30
Ele bitan

* Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko udalekin batera sortutako espazioa da

Emakume zaintzaileentzako topagunea
Ahalduntze-talde hau laguntza emozionalerako gune bat da eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten emakumeei zuzenduta dago.
Alde batetik, zaintzaileen rola emakumeen nortasuna eraikitzearen oinarrian dagoela eta zaintzeak kostu ekonomikoa eta, batez ere, emozionala duela konturatzeko; eta, bestetik, norbera zaintzeko, arnasa hartzeko eta norberaren bizitzako lehentasun gisa jartzeko beharraz jabetzeko.
Taldean hainbat estrategia eskuratuko dira: entzutea, elkarri laguntzea, hobeto sentitzeko tresnak eta baliabideak trukatzea, eta behar praktikoak eta emozionalak konpontzeko informazioa.

Dinamizatzailea: Txelo Berra
Astearteetan · 16:00-18:00
Emakumeen Etxean

Gaztelaniaz

Emagune. Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa.

Hainbat jatorritako emakumeentzako talde-espazioa, berdintasun-sareak sortu, partekatu, elkarrekin bizi eta indartu ahal izateko eta gure kultura-aniztasunari balioa emateko.
Helburu nagusia emakumeen ahalduntze indibiduala eta komunitarioa da, gure osasuna eta ongizatea hobetzeko balioko digutena.
Horretarako, gorputzaren kontzientzia landuko da hainbat teknikaren bidez, hala nola arnasketa, erlaxazioa, dantza; eta norbanakoaren eta taldearen kontzientzia hitzaren bidez, gure bizipenak, beharrak, gogoetak eta abar partekatuz.

Dinamizatzailea: Olatz Amalur de los Santos eta Ana Murcia, Emabira Elkartea.

Astelehenetan, astebete goizez, astebete arratsaldez

Lehenengo saioak:
Urriak 9, 10:30-12:30
Urriak 16, 17:00-19:00

Emakumeen Etxean

Gaztelania
Euskaraz
Inglesez
Frantsesez

* Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin batera sortutako espazioa