Datorren astean Iztieta, Alaberga eta Erdiguneko auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz -dagoeneko zortzi egin dira- eta datorren astean Iztieta, Alaberga eta Erdigunearen txanda izango da.

Iztietako auzo batzarra astelehenean izango da, azaroak 22, 18:30ean, Gurekin Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Asteartean, azaroak 23, Alabergako bilera izango da, 18:30ean, Arditurri Auzo Elkartean, Aizpea Otaegi alkatearen eta Bernar Lemos eta Xabier Sánchez zinegotzien partaidetzarekin.

Erdiguneko batzarra asteazkenean, azaroaren 24an izango da, 18:30ean, Reina aretoan, Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziak bertan direla.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.
Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.