Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegi berrian jardungo dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan. COVID-19aren ondorioz eta azkeneko hilabeteetan egin den moduan, Errenteriako Udalaren aurrez aurreko arreta aurretiko hitzorduarekin egingo dute.
Hauek izango dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren artatze ordutegiak astearen egunaren arabera:
• astelehenetan, 07:30etik 14:00etara
• astearteetan eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara
• asteazkenetan eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara
Aurretiko hitzordua telefono bidez eska daiteke 010 eta 943 449 600 zenbakietan eta baita udaletxean bertan ere.
Edozein kasutan, hitzordu batera bertaratzean zein hitzordu eskaera egitean, udaletxearen arkupean itxarotea eskatu dute. Izan ere, udal langileen argibideak jarraituta sartu egin beharko baita eraikinera.
Era berean, eta arazoak eragozteko, udal arduradunek gogorarazi nahi izan dute izapideetako asko www.errenteria.eus webgunearen bidez egin daitezkeela.