Errenteriako 700. urteurreneko legatuaren parte izango den muralaren proiektua aurkeztu dute

  • Idoia Beratarbide artistak sortutako murala da eta Linon egingo da

Errenteriako 700. urteurrenaren amaieraren ostean, ‘E700 Herri Instalazioa’ instalazio artistikoarekin eta ‘Errenteria 1845-1903. Manchester txikia’ y ‘Errenteria 700. Ahotsak’ liburuen argitalpenarekin, Idoia Beratarbide artistak sortutako horma-irudiaren proiektua aurkeztu dute gaur, zazpigarren mendeurrenaren legatuaren parte izango dena.

Aurkezpenean artista sortzaileak, Aizpea Otaegi alkateak, Itziar Ostolaza EH Bilduko bozeramaileak, Maite Gartzia Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak eta Elixabete Murua EAJ-PNVko bozeramaileak hartu dute parte.

Beratarbidek azaldu du espazio publiko bateko eraikina sormenez betetzeko enkargua jaso eta abiapuntua zein izango zen hausnatzarakoan, Ezinbestean, memoria historikoari erreparatu ziola eta, nola ez, “Fábrica de Lino”ri. Lino herriko imajinarioan oso presente dagoen hitza da, espazio honetaz mintzatzean.
“Puntu horretan, paperean marraztutako lehen zirriborroek berehala erakutsi zidaten lanaren ardatza: Errenteriako emakumeei buruz hitz egingo zuen murala izango zen” – adierazi du artistak. Baita ere kontatu du lihoarekin haria egiten zela, eta irudi horrek lagundu ziola lana aurrera ateratzen. “Muralak Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko hariak gidaturik. Eskuek garai ezberdineko emakumeak, gertaera historikoak, lotuko dituzte eta, amaieran, eskuz esku eraikitako bide honek gaur egungo emakumeengan eta haurrengan izan duen eragina islatzen saiatu naiz”.

Gaur aurkeztutako proiektua uztailean gauzatuko da Linon, beharrezkoa delako eguraldi ona egitea eta Ikastola itxita egongo delako. 700. urteurrenaren arrastoa paisaia-n uzteaz gain, ingurua txukuntzeko eta estetika hobetzeko aukera izango da.

Proiektua bai bizilagunekin eta bai Orereta Ikastolarekin adostuta dago.

Idoia Beratarbide

Idoia Beratarbide oiartzuar artista oparoa da, Errenteriarekin lotura duena. Aurretik herriko proiektuetan aritua da, hala nola, ‘Koldo’ zein ‘Errenteriako emakumeen aztaznak: narrazioak’ liburuak ilustratu ditu -azken hori Allende Arnaizekin batera-, eta Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak diseinatu ditu, Jose Mari Carrerek sortutako istoriotik abiatuta.

700. urteurrena

2020ko apirilaren 5ean 700 urte bete ziren Errenteriako hiribildua sortu zenetik, eta, ospakizun urtea pandemiak markatu badu ere, Udalak eutsi egin dio efemeridea herritarrekin eta eragileekin batera ospatzeko ideiari, egungo egoerara egokitutako ekimenen bidez.