Errenteriako autobus urbanoetan ere Mugiz ordaindutako bidaien prezioa %50 murriztuko da datozen hilabeteetarako

Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuek bezala, bat egin du garraio publikoaren erabilerarako hobari-kanpainarekin. Horrela, Mugi txartela erabiliz ordaintzen diren joan-etorrien prezioa erdira jaitsiko da.

Hurrengo hiru hilabeteetan, hau da, atzo (irailak 1) hasi eta abenduaren 31ra arte, autobus urbanoetan egiten diren bidaiek % 50eko deskontu automatikoa izango dute Mugi txartelean. Herri barruko autobusetan tarifa murriztu hori baliatzeko ez da beharrezkoa izango inolako izapiderik edo eskaerarik egitea.

Kanpaina honek helburu bikoitza du. Batetik, garraio publikoaren erabilera sustatu eta bultzatu nahi du. Bestetik, krisi energetikoak eta Ukrainako gerrak eragin duten prezioen gorakadaren testuinguru honetan, familia-ekonomiak hartzen ari diren zama eramangarriago egiten lagundu nahi du.