Errenteriako Udalak agintaldiko planaren balantzera deitu ditu herritarrak

Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu agintaldi planaren balantze ekitaldian parte hartzera. Bilkura datorren asteko larunbatean, urriaren 30ean, 11:00etan, izango da Lekuona Fabrikan. Izena aldez aurretik eman behar da.
2019 urtean hasi zen agintaldirako plana duela bi urte aurkeztu zen. Orain, berriz, udal gobernu taldeak dokumentu horretan hartutako konpromisoen egoera aztertu eta COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean egindakoak errenteriarrekin partekatu nahi ditu. Aizpea Otaegi alkateak egingo du aurkezpena.
Bi urte hauetako balantzea egiteaz gain, ekitaldia aurrera begira ere jarriko da. Izan ere, datozen bi urteetako proiektu nagusiek ere bere tartea izango baitute.
Hori dela eta, herritar guztiak deitu dituzte Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldira. Era berean, urriaren 30ean, 11:00etan izango da ekitaldira bertaratu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du https://errenteria.eus/gonbidapena helbidean, urriaren 28ko, osteguna, 23:59ak baino lehen. Izena emateko arazorik izatekotan edo interneterako sarbiderik eduki ezean, 943 449 600 telefonoan egin daiteke izena-ematea osteguneko 14:00ak baino lehen.