Etxeetako hondakin toxikoen eta arriskutsuen gaikako bilketa zabalduko du Udalak

Garbigune mugikorra kartelaIngurumen eta osasun publikoaren hobekuntzarako eta legedi berria betetzeko asmoarekin, Errenteriako Udalak 2017an ezarri zuen hondakinen gaikako bilketarako udal sistema berria, Hondakinetako Ordenantza berriaren laguntzaz. 2018an hondakinen gaikako bilketako tasa %60ra igotzea lortu zen herritarren inplikazioaren bidez.

Orain, errefusaren bolumena eta toxizitatea gutxitzeko helburuz, ekainaren 3tik aurrera etxean sortutako hondakin arriskutsu eta toxikoak biltzeko zerbitzua ezarriko da auzo guztietan. Sistemaren (edo garbigune mugikorra) oinarria bi erremolke izango dira auzo bakoitzeko puntu estrategikoetan, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte jarriko delarik astean behin. Egun osoan zehar onartutako hondakinak bertan uzteko aukera egongo da, hurrengo egutegiaren bidez:

ONARTUTAKO HONDAKIN TOXIKO ETA ARRISKUTSUAK:

1. Margoak, bernizeak, disolbagarriak, kolak,…
2. Garbiketa produktu kimikoak, erabilitako sukaldeko olioa,…
3. Aerosol toxikoak: intsektizidak, herbizidak, lakak,… (ontzi hutsak ere bai)
4. Ibilgailuen olioak, bateriak, filtroak, antikongelanteak,…)
5. RAEE: elektragailu txikiak, osagai informatikoa (pantailak, teklatuak,…), telefono mugikorrak, inprimagailuen kartutxoak eta tonerrak, jolas elektronikoak, CDak, DVDak, pilak eta bateriak, bonbillak (soilik LEDak eta kontsumo baxukoak) eta fluoreszenteak.

Udalak herritarrak animatzen ditu gaikako bilketaren funtzionamenduan, etxeetan eta komertzioetan sortzen ditugun hondakinen birziklapena hobetuz.