Kontsulta ezazu orri honetan hauteskunde-mahaietarako kide izendatuta izan zaren. Horretarako zure datuak hemen behean agertzen den beheko formularioan sartu besterik ez duzu egin behar.

Alabaina, kontsultaren emaitzan zure izendapena ez azaltzeak soilik esan nahi du ez zaituztela izendatu titular edo lehen edo bigarren ordezko. Adierazi behar da kargu bakoitzerako bederatzi ordezko hautatu direla zozketan, eta datu horiek gorde direla Udalaren artxibo informatikoetan. Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hainbat kasu salbuesten dituelako ezin bada bermatu hauteskunde-mahairen bat eratuko dela, aipatu zerrenda erabiliko da postu horiek betetzeko eta dagokien pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie.

 

DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Teresa Kalkuta Enparantza, 1 zb (Atotxa)-Donostia

  • TELEFONO – ARRETA

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara

Telefonoa: 943 000 728
FAXA: 943 000 702

  • ARRETA PRESENTZIALA

Astelehenetik ostiralera 15:00etatik 17:00etara

Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara

  • POSTA ELEKTRONIKOA

alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus