Harrera – Reception – Accueil – Istekbal – Pryyom

Pertsona iritsi berrientzako zerbitzuak

 

Harrera gidak

Guide d’accueil – Welcoming Guides – Kotaibat eltarhib – Vital’ni putivnyky

Errenteriara iritsi berri diren pertsonei harrera egiteko protokoloaren baitan, herriko baliabideak zerrendatzen dituen esku-gida dago hemen eskuragarri. Edukiak garrantzitsuak diren ataletan banatuta daude iritsi berriek nahiz zerbitzu desberdinen inguruan informazioa behar duen beste edonork erraz aurki dezaten behar dutena. Gainera, herrian dauden jatorri nagusienen 6 hizkuntzetan argitaratu da; hau da, euskara eta gazteleraz gain, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta errumanieraz.

Gidak oinarrizko azalpenak ematen ditu, eta harremanetan jartzeko ezinbestekoak diren zerbitzuen kontaktu-datuak zerrendatzen dira besteak beste.

Haur eta gazteentzako gida

Haur eta gazteei zuzendutako gida sortu du Errenteriako Udalak, herrian haientzat dagoen eskaintza jasotzeko helburua gogoan. Hortaz, argitalpen honetan hezkuntza, aisialdi eta bestelako esparruetan haurrentzat, gazteentzat eta familientzat dauden baliabideak, ekimenak, zerbitzuak eta eskaintzak bildu dituzte modu laburrean eta antolatuan.

Gida hau herriko hizkuntza nagusietako seitan dago eskuragai: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta txinatarrez.

Atzerritar-gaiei buruzko aholkularitza juridikoa (SOS Arrazakeria)

SOS Arrazakeriak Orientazio, Informazio eta Salaketa Bulegoak dauzka etorkinenganako eta errefuxiatuenganako arraza- eta etnia-arrazoiengatiko diskriminazioa desagerrarazteko helburuz. Errenterian bulegoa dauka:
Helbidea: Pablo Iglesias Hiribidea, 11, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
Telefonoa: 658 74 97 56
Email-a: sosoarsoaldea@gmail.com

Emakume etxeko langileei aholkularitza (SOS Arrazakeria)

SOS Arrazakeriak lan-aholkularitzako zerbitzua eskaintzen die etxeko lanak egiten dituzten emakume etorkinei. Zerbitzu hau Errenteriako emakumeei eta zerbitzua behar duten eskualdeko emakume guztiei zuzenduta dago. Zerbitzu hau Errenteriako Udalak diruz laguntzen du.
Helbide elektronikoa: sosoarsoaldea@gmail.com
Helbidea: Pablo Iglesias kalea, 11, 2ºA (Oarso eraikina)
Telefono zenbakia: 943 05 63 78 / 658 74 97 56.

 

Parekatu: Ikasketak homologatzeko eta prestakuntza-ibilbideetarako aholkularitza

Emakumeen Etxean eskaintzen den aholkularitza honetan, behar duen emakume orok aholkularitza jasoko du prestakuntza-ibilbideei buruz, beste herrialde batzuetan egindako ikasketak baliozkotzeko izapideei buruz, lanbideari eta lanari dagokienez, etab.

– Aholkularitza eta informazio indibidualizatua, jarraipena eta laguntza atzerriko ikasketak homologatzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuetan, batez ere mendekotasuna duten pertsonen zaintzan eta etxeko zerbitzuan lan egiten duten emakumeei.

– Banakako ikaskuntza-ibilbideetan laguntzea eta aholkularitza ematea, emakume migratuen autonomia pertsonalari eta ahalduntzeari laguntzeko.
Aurretik hitzordua eskatu behar da Emakumeen Etxean.