Bisita gidatuak

Herriaren hainbat alor ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udalak bisita gidatuak diseinatu eta antolatu ditu, bakarka edo beste zenbait eragilerekin batera. Historia, natura, industria-ondarea eta zenbait kultura-zerbitzu ezagutu daitezke atondutako ibilibideez eta azalpenez. Adin guztietako pertsonek aurkituko dituzte beraientzat egokitutako bisita eta bakarka nahiz taldeka eman ahal izango dute izena ekimen bakoitzaren arduradunekin harremanetan jarrita.

Historia eta ondarea

Herriaren hainbat ezaugarri dira Erdi Aroko forma duen hirigune historikoaren garrantzia, eskualdeko handiena izatea, ezaguna ez den Errenteriako itsas izaera eta eduki duen eta dagoeneko ahaztuta daukan industria garapen handia. Horien memoria berreskuratu nahi izateak eragin du Udalak hainbat bisita gidatu abian jartzea, modu didaktikoan historia berreskuratzeko asmoz.

  • Egun batez batzarkide: udaletxea eta honen funtzionamendua ezagutzeko 5-10 urtekoei zuzendutako bisita-tailerra. (ordu 1).
  • Errenteriako 5 ateen bila: hiribilduaren Erdi Aroko historia ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten familiei zuzendutako pista-jokoa. (ordu 1).
  • Oreretatik itsas-hirira: Errenteriako Erdi Aroko eta Aro Berriko historia ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (ordu 1).
  • Sirena hotsen atzetik: hiribilduaren historia industriala ezagutzeko 10-12 urte edo adin horretako umeak dituzten senideei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
  • Manchester txikira bidaia: industrializazioa Errenterian ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).
  • Errenteriako altxorrak azaleratzen: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten senidei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
  • Kasko historikoan ezkutatuta: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (1,5 ordu).
  • EmakumeEKIN: gizarteko arlo ezberdinetan Errenteriako emakumeak egindako ekarpenak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).

Bisita gidatuak doakoak dira eta ikasle zein mota askotako elkarte eta entitateei eskaintzen zaizkie (kulturalak, hirugarren adinekoak eta abar). Izen-ematea egin daiteke udal   zerbitzu telematikoen bitartez, 943 49 45 21 telefono zenbakira deituz edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Horretaz gain, urtean zehar, bisita horiek modu puntualean herritarrei oro har eskainiko zaizkie (iraileko Atlantikaldian eta urri-azaroko Bertatik bertara, ondarea ezagutzen proiektuaren barne). Helburu horrekin, deialdia egingo da komunikabideen bitartez.

Era berean, hainbat ibilbide norbanakoak egin ditzake, doako bi aplikazio teknologiko erabiliz: Cicerone Sistema (telefonoz) eta Conectur aplikazioa (interneten bidez).

Ondare naturala eta paisaiak

Hauek dira Udalak hainbat eragile publiko eta pribaturekin udan antolatzen dituen bisita gidatuak: Aiako Harria Natur Parkearen organo kudeatzailea, GPS Fundazioa, Felix Ugarte Espeleologia Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta abar. Helburua da natur ingurunearen erabilera publikoa sustatzea, modu ordenatu eta atsegin batean eta, horretaz gain, Errenteriako ondare natural, bioaniztasun eta paisaiari buruz ikastea, batez ere babestutako eremuez, hala nola Lau Haizeta Parkea eta Aiako harriaren Natur Parkea eta Aiako Harria Kontserbazio Bereziko Eremua, azkena Natura Sarea 2000n sartua. Data eta prezioen inguruko informazioa udal web orrian dago eskuragarri.

Batetik Oarsoaldeak antolatzen dituen bisitak daude eta hauetan izena emateko turismo bulegoan baliatu behar da (943 494 521 edo turismo@errenteria.eus).

Bisita hauen prezioa 1 edo 2 euro izaten da, pertsonaren adinaren arabera, eta honakoak dira:

  • Añarbeko Erreserba eremua
  • Aizpitarteko haitzuloetako aztarnak
  • Lau Haizeta parkea eta Sanmarko gotorlekua

Lekuona Fabrika

Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua antolatu du Udalak. Honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskainiko zaie herritarrei, kultur proiektua bera barrutik zeharkatzeko eta ezagutzeko helburuarekin.

Dejabu Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta.

Publiko orokorrari zuzendutako bisitak larunbatetan izango dira. Bi bisita eskainiko dira egunetako bakoitzean, lehena 10:00etan eta bigarrena, aldiz, 12:00tan.

Euskaraz nahiz gaztelaniaz bizi ahal izango da ordubete inguru irauten duen bidaia.

Bisita doakoa den arren, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea; izan ere, 5 laguneko gutxieneko taldea osatu beharko baita parte-hartzaile guztien artean. Kopuru honetara iritsiko ez balitz, bisita bertan behera geratuko da eta izena eman dutenek horren berri jasoko dute. Taldearen gehienezko kopurua, bestalde, 12 lagunekoa da.

Izen-ematea sarrerak.errenteria.eus webgunean edo Lekuona Fabrikan egin ahal izango dira bisita izango den asteko asteazkena arte egongo dira zabalik (12:00ak arte).