“Noticias históricas de Rentería” argitalpena

2004. urtean Juan Ignacio Gamón Echeverríaren jaiotzaren bigarren mendeurrena bete zen (1733-1814).

Oleorako pintura: Rodolfo Sprenger
Oleorako pintura: Rodolfo Sprenger

Noticias Históricas de Rentería izeneko obraren egile izan zen. Obra hori Errenteriak, Oiartzun eta Donostiaren izan zituen borroketan Errenteriaren ohorearen eta eskubideen alde egiteko argitaratu zen. Errenteriak Gamóni zor dio Udal Artxiboa salbatu izana; izan ere, 1793. urtean, konbentzional frantziarrak aurreratzen ari zirela-eta, elizgizonak Santanderreko mendietara alde egin zuen parrokiako bitxiak eta artxiboko paper zaharrak hartuta.

Urteak pasata ere Gamónen lana Errenteriako herritarren interesekoa dela ikusirik, egilea hil zela berrehun urte betetzean, interesgarria iruditu zaigu testua euskarri digitalean jendearen eskura jartzea, egungo teknologiak erabilita pertsona orok irakurtzeko aukera izan dezan.

Edizio digitalaren gaineko oharrak:

Lana digitalizatu ondorengo testu berrikusketan hainbat akats eta inkoherentzia antzeman baziren ere, dagoeneko konpondu egin dira. Horretarako, beharrezkoa izan da Madrilgo Real Academia de la Historiako Liburutegian dagoen eskuizkribua kontsultatzea.

XXXII eta XXXII kapituluetako lehenengo orrialdiaren ordena lehengoratu egin da, idatzizko edizioan elkarren artean aldatuta baitzeuden. Orrialde amaierako oharrek idatzizko edizioan aurkibide alfabetiko eta zenbakizkoa daramate, bereizi gabe, horietako batzuek M batez sinatuta, eta edizio digitalean obra osorako bateratu dira, errespetatuta, hori bai, idatzizko edizioan agertzen diren M sinadurak.

Serapio Múgicaren hitzaurrean 8. orrialdeko orri amaierako oharrean Lurraldeko Artxiboaren eta Historiako Akademiaren eskuizkribuetako kapituluak zenbakitzeko aldeak jasotzen dituen taula zuzendu da. Tolosako Artxiboko eskuizkribua eskura ez dagoenez, 1930. urteko idatzizko edizioaren eta Madrilgo eskuizbribuaren arteko aldeak adierazi dira.

Era berean, idatzizko edizioan antzemandako akatsak zuzendu eta akats horien berri ematen zuen orrialde ezabatu da.

Idatzizo edizioaren gaien aurkibidearen goiburuan aurkibide tematiko eta onomastikoa jarri eta nabarmen aberastu da, edizioaren aipatutako idazle eta geografoez gain, edizio digitalaren eta 1930eko idatzizko edizioaren orrien amaierako oharrei dagokien zerrenda bat jasotzen duen aurkibide berria sartuta.

Gainerako 1930eko idatzizko edizioa errespetatu da.

Errenteria, 2014ko abuztua.

Juan Miguel Lacunza


Fitxategiak