Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea zabaldu da

Maiatzaren 15etik uztailaren 1era arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2019ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus) egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.