Irailaren 14ean, HAPO-a berritzeko prozesuaren Aurrerakin Dokumentua eta horri egindako hainbat ekarpen aztergai izango dira saio publiko batean

Ekainean Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren –HAPO– berritze prozesuko Aurrerakin dokumentua publiko egin zen. Irailaren 20an amaituko da dokumentuari elegiteak egiteko epea eta horren aurretik dokumentua sozializatzeko saio irekia antolatu du Udalak. Ekitaldia asteartean, irailaren 14ean izango da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 18:00etatik aurrera.
Astearteko ekitaldian dokumentuaren idazketan jardun duen Emeseme arkitektura estudioiko Santi Peñalbak agiriaren edukiak aurkeztuko ditu. Era berean, ekainean eta uztailean irekitako partaidetza prozesua dinamizatu duen Hiritik-At kooperatibako kideen prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte.
Ekitaldia irekia izango da, baina COVID-19aren aurreko neurriak hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da interneteko honako helbide honetan: https://errenteria.eus/hapo-parte-hartzea/aurrerakina. Bertan agertzen den galdetegia betetzeko arazoak edukitzekotan laguntza eska dezakezu ZU! Zure Udala Zerbitzuaren telefonoan ( 943 449 600).

Udalak planaren oinarrizko diagnostikoa aurkeztu zuen apirilean. Ondoren, diagnostikoa bera, partaidetza telematikoaren bidez, diagnostikoaren inguru jasotako ekarpenak eta idazketa taldearen hainbat proposamenekin lehen aipatutako Aurrerakin Dokumentua osatu zen, eta dokumentu hori bera izan zen ekainean eta uztailean egindako partaidetza ekimenen bidez aztertu eta ekarpenak egiteko baliatu zen oinarria.
Aurrerakin honen helburua, berriz, debatea irekitzea da, izan ere, diagnostiko partekatuaren bidez aurkituriko erronkak eta hauei erantzuteko hainbat proposamen biltzen baititu idazkiak.
Lehenago aipatu moduan, parte hartze prozesuaz gain, herritarrek eta bestelako interesdunek irailaren 20an bukatuko den hiru hilabeteko epea iza dute, dokumentuari ekarpenak egin eta aurkezteko Errenteriako Udalak eskaintzen dituen ohiko moduen bidez, hala nola, ZU! Zerbitzuan erregistratzea eta www.errenteria.eus webgunean dagoen erregistro telematikoa erabiltzea.