‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Urte amaierarekin batera gertukoenei opariak egiteko ohitura izaten dugu. Hori dela eta, beste urtebetez, “Liburua opari” kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz.

Liburua opari” txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero.

Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, Merkatuzar eraikineko lehen solairuan (Pablo Iglesias 3), abenduaren 9tik 20ra bitarte (biak barne), 9:00-14:00 ordutegian.Txartelen bidez urtarrilaren 5a bitarte egin ahal izango dira erosketak.

Ikastetxeetan banaketa berezia

Urtero bezala, lehen hezkuntzako herriko 6 ikastetxeetan banatuko dira txartelak, haurren artean ere irakurzaletasuna eta euskarazko produkzioa sustatzeko asmoz.