Madalenak 2022: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan:

TRAFIKO MOZKETAK

– Touring etorbidea uztailaren 18tik trafikorako itxita egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.

– Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko.

HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK

– HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokira eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik uztailaren 26ko 07:30 arte.

Bertan behera geldituko diren geltokiak: Niessen, Zumardia eta Gabierrota.

– HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte.

Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

GAUEKO AUTOBUS ZERBITZU INDARTUA

Bi linea berri aktibatuko dira gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz.

• G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulatorioa, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75.

Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.

• G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Gabierrota, Lartzabal 1, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza.

Irteerak: 23:20 – 00:20 –01:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.

Ohiko geltokiez gain, erdi-bidean berariaz sortutako geltoki berriak izango dituzte bi lineek.

GARAJEAK

– Trafikoa mozten dela eta eragina duten garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo da sarrera eta irteera. Argibiderik behar izanez gero deitu Udaltzaingora.

TAXIAK

– Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian.
– Jaietan zehar geltoki bat jarriko da Nafarroa hiribideko 19 zenbakian, Santa Klara biribilgunearen ondoan.

TAO

– TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 21etik 25era.

MERKATUZARREKO APARKALEKUA

– Aparkalekua itxita egongo da uztailaren 18tik 25era.

EGOKITUTAKO APARKALEKUAK

Aparkalekuak egokituko dira, uztailaren 21etik 25era, eremu hauetan:

• Telleri-Alde ikastetxean 24 orduz.

• Lousada kalean Arramendi Parkerako sarbidean 24 orduz.

• Miguel Zabaleta euskaltegi atzeko kirol pista 24 orduz.

• Alaberga 34 aurreko kirol pista 24 orduz.

• Parke 45 kaleko kirol pista 24 orduz.

• Markola kaleko Koldo Mitxelenaren aparkalekua 24 orduz.

ZAMALANAK

– Trafikorako itxitako gune guztiak 10:00etatik 12:00etara irekiko dira zamalanetarako. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

BESTE TRAFIKO MOZKETA BATZUK

– Jaietan zehar, programan aurreikusitako ekitaldiak direla-eta (su artifizialak, konpartsak, danborradak eta abar) litekeena da trafikoa puntualki moztea. Kasu horietan ahalik eta motzenak izango dira tarte horiek, ekitaldirako behar-beharrezko denbora baino ez, eta ahalik eta eragin txikiena sortzeko saiakera egingo da.

PAPRESA BARRUTIK PASATZEN DEN BIDE PUBLIKOA, ITXITA

Papresa barrutik Nafarroa etorbidera pasatzen den ibilgailuen ibilbidea, itxi egingo da festetako egun guztietan.

Horretaz gain, oinezkoak ezingo dute sartu Papresako barruko ibilbidetik, gaueko 21:00tatik, goizeko 09:00tara.

ALHONDEGIKO KOMUNAK

Alhondegiko komunak 24 orduz zabalik egongo dira Madalenetan.

IGOGAILUAK 24 ORDUZ MARTXAN

Herriko igogailu guztiak martxan jarriko ditu Udalak gauez ere, herritarrei 24 ordutan mugikortasuna errazteko; bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.