Matrikula zabalik dago Errenteriako euskaltegietan

Aurten eskaintza egoera berrira moldatu behar izan da. Segurtasun-tarte eta protokolo guztiak behar bezala bete ahal izateko, ikasgeletako aforoa murriztu da. Baina ikastaro aukera oso zabala mantendu da: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko taldeak izango dira eta astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak antolatu ditugu. Eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira, baita autoikasketa ere, eta trebetasunak landu eta erabilera bultzatzeko taldeak ere sortuko dira.
Lehentasuna eskolak aurrez aurre ematea bada ere, modulo mistoak eta urrutiko irakaskuntza ere eskainiko dira. Covid dela eta beharrezko ziurtasun neurri guztiak prest dira eta taldeetako ikasle kopurua txikiagoa izango da. Egoera zail honetan, ikasleen ordutegi eta beharretara egokitzeko ahalegin berezia egingo da. Segurtasun arloari dagokionez: helburua ikasleak seguru eta eroso egotea da. Aulki batetik besterako 1,5 metroko tartea utzi da gela guztietan, musukoa derrigorrezkoa izango da euskaltegian egoteko eta eskuak zein materiala garbitzeko produktuak bertan izango dira prest, sarreran zein geletan. Eskolen hasiera eta bukaera orduak ere mailakatu egingo dira, atarian ikasleen pilaketarik egon ez dadin
Udalak herriko bi euskaltegienta euskara ikastea sustatzen du eta horretarako dirulaguntza aukera zabala dago herritarren eskura, euskara ikasteak arazo ekonomikoa suposatu ez dezan.
Udal Euskaltegian Langabetuek eta lanbide arteko gutxiengo soldata baino txikiagoa dutenek, matrikula doan izango dute; bestalde hainbat hobari ere baditugu herritarrentzat :gurasoek, familia ugariko kideek eta etxe bereko bigarren ikasleak %50 ordainduko dute.
AEK-n egoki baloratzen dira Udalak egun dituen dirulaguntza lerroak. Helburua euskara ikastea doakoa izatea da, eta helburua bete ez bada ere, nabari da Udala norabide horretan ari dela lanean. Langabetuek doan dituzte eskolak eta gurasoek matrikularen %20 soilik ordaintzen dute. Ekonomia arazoak ezin dira bertako hizkuntza ikasteko oztopo izan eta, poliki bada ere, ari gara pausoak ematen hau horrela izateko
Udal euskaltegiaren kasuan, izena emateko azken eguna irailaren 25a izango da eta ikasturtea hilaren 28 abiatuko da. Bulegoa zabalik dago, 9:00etatik 18:30era.
AEK euskaltegiaren kasuan, berriz, urriaren 1an hasiko dira eskolak ematen eta izena-ematea irailaren 30a arte egin ahal izango dira.
Udal Euskaltegia
943449680 telefonoa
euskaltegi@errenteria.eus
Mikel Zabaleta 14
AEK euskaltegia
2 Alfonso XI Kalea
Errenteria,Gipuzkoa
Euskal Herria 20100
orereta@aek.eus
943 34 02 33