‘Oarso 2019’ aldizkariaren aurkezpen irekia egingo dute, lehen aldiz, ostiralean

Madalenak ate joka ditugu eta, berriro ere, Oarso aldizkaria argitaratzeko prest du Udalak.

Oarso aldizkariaren aurrekari den RenterĂ­a aldizkariaren lehenengo zenbakiaren mendeurrena betetzen den garaian argitaratuko da eta bigarren garaiko 54. alea izango da.

RenterĂ­a aldizkaria 1919. urtean jaio zen eta azkeneko zenbakia 1961ean atera zen. Gerra Zibila dela-eta epe labur batean ez zen argitaratu.

Aurtengo Oarsoren edizioak gure herriko bizitza soziala, historia, kultura eta errenteriarren biografiak aletzen ditu.

Modu atseginago batean zabaltzeko asmoz, herritar guztientzat irekia izango den ekitaldi batean aurkeztuko da aldizkaria lehen aldiz.

Ekitaldia Udalbatzar Aretoan izango da, uztailaren 5ean, ostirala, 18:30ean eta une horretatik aurrera ohiko tokietan erosi ahal izango da 7 euroko prezioan.
Ohar honen bidez herritarrak gonbidatu nahi ditu Udalak ekitaldira etorri eta bertan izango diren egileekin batera egon daitezen, eta, Oarso aldizkaria ezagututa, idaztera animatu eta hurrengo zenbakian kolaboratu dezaten.

Salmenta tokiak:

– ZU! Zure Udala (Udaletxeko beheko solairua).

– Erdigunea: Zumardiko kioskoa, Bitxi kolore, Bixen kioskoa, Etxenike loteria, Hostoak kopia-denda, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Morrongileta kioskoa, Josemi kioskoa, Xenpelar kioskoa, Xenpelar kultur denda, Zumardi kioskoa, Txusti.

– Fanderia: Marian liburudenda.

– Iztieta: Urtzi kioskoa, Razquin estankoa

– Olibet: Rojas liburudenda