Osakidetzak PCR probak egitera joateko deitu ditu abenduaren 22an, 19:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu diote PCR proba bat egitera joateko.

NORTZUK?

Joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Asuntzion parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, abenduak 30, 10:00etatik aurrera; edo bihar, abenduak 31, eguerdiko 12:00ak baino lehen; edo Osasun Aholkura deitu.

Iztietako Osasun Zentroa: 943 00 79 40

Osasun Aholkua: 900 20 30 50

NON ETA NOIZ

PCR probak Errenteriako Reina Aretoan egingo dira, Xenpelar kaleko 3. zenbakian (atzealdeko plazatik du sarrera), ostegunean, abenduaren 31n.
PCR probak ordutegi honetan egingo dira: 09:00etatik 14:00etara

* Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak badituzte (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) beren etxeetan bakartu eta beren osasun-zentrora deitzeko.