Errenteriako Udalak pribatutasuna babesteko konpromisoa hartua du eta zuzen erabili nahi ditu ematen zaizkion datu pertsonalak, online webgune honetan zein gainerako azpidomeinu, mikrogune edota aplikazio mugikorretan, offline gisa.

Mesedez, irakurri arretaz agiri hau eta, zure datu pertsonalak eman aurretik, egiaztatu ongi ulertzen duzula eta ados zaudela. Ez bazaude ados, ez erabili webgunea edo eskaintzen dituen zerbitzuak eta ez eman zure daturik.

Webgunera sartzea, zerbitzua erabiltzea edo datuak ematea, online zein offline moduan, baimena ematea beharrezkoa denean baimena emateko ekintzatzat hartuko dugu, jarraian adieraziko diren helburuetarako datuak tratatu behar direnean.

Politika
Soilik eskatuko dira izaera pertsonaleko datuen titularrak egindako eskaera identifikatu eta artatzeko edo eskatutako zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren datuak, eta datu horiek ez dira inoiz erabiliko helburu horiekin bateragarriak ez diren xedeetarako.

Titular bakoitzarengandik jasotako datuak egokiak eta beharrezkoak izango dira, inoiz ez gehiegizkoak, kasu bakoitzari dagozkion helburuen araberakoak, eta behar den guztietan eguneratuko dira.

Agiri honen bidez titularrari, datuak jaso aurretik, politika honen bidez araututako jarraibide orokorren berri ematen zaio, baimena eman ahal izan dezan, berariaz eta zalantzarik gabe, datuak alderdi hauen arabera tratatzeko:

  1. Datuen tratamenduaren arduraduna
  2. Nola eskuratzen diren zure datuak eta datu horien tratamendua
  3. Zure datuak gordetzeko denbora
  4. Datuak nori komunikatu ahal izango dizkiogun
  5. Datuak emateko garaian dituzun eskubideak
  6. Tratamendu jardueren erregistroa

1. Datuen tratamenduaren arduraduna

Zure datuen arduraduna Errenteriako Udala da.
Posta-helbidea: Herriko Plaza, z/g 20100 Errenteria, Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 44 96 00
Harremanetarako helbidea, datuen babesaren alorrean: dpo@errenteria.eus

2. Nola eskuratzen diren zure datuak eta datu horien tratamendua

Errenteriako Udalak honela eskuratu ditzake datu pertsonalak:

Interesdunak berak emanda

Litekeena da zuk zeuk datu horiek eman izatea, online zein offline gure zerbitzuak eskatzean, zurekiko harremana gauzatu ahal izateko.

Zure datuak webgune honen bidez edo haren azpidomeinu, mikrogune edota aplikazio mugikorren bidez iritsi badira Udalaren eskura, jakin behar duzu Udalak informazioa biltzen duela, adibidez, erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean, edozein inprimaki betetzean zure datu pertsonalak ematen dituzunean, edo erakunde honekin zuzenean posta elektroniko bidez komunikatzen zarenean.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatu egiten duzu informazio hori emateko baimendun pertsona zarela eta informazioa egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela; ez dela konfidentziala; ez duela inolako kontratuzko murrizketarik edo hirugarren batzuen eskubiderik urratzen eta konpromisoa hartzen duzula beste erabiltzaile batzuk ez ordezteko, beren erregistro-datuak erabilita webgunearen zerbitzu edota edukietara sartzeko.

Zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta mantentzeko ardura duzu, eta horrela egin ezean Udalak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.

Gure webgunea bisitatzean modu automatikoan eskuratzen ditugulako

Webgune hau bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik zerbitzarira zerbitzuak optimizatu eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko. Udalak, edo hirugarren batzuek bere izenean, datu horiek jaso eta gorde ditzakete automatikoki.

Datu horietan jaso daitezke:

* erabiltzailearen IP helbidea
* bisitaren data eta ordua
* erabiltzailearen atariaren URLa
* gure webgunean bisitatutako orrialdeak
* erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar)

Erabilera horiek tratatu eta erregistratu ahal izango dira, baita saioak eta zerikusia duen informazioa, dela modu independentean dela hirugarren batzuen zerbitzuen laguntzaren bidez, baita “cookieak” jarraipenerako beste teknologia batzuk, “flash cookieak” eta web analitikak, adibidez, erabilita ere.

Hirugarren batek interesdunaren datuak jakinarazi dituelako

Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28.2 artikuluaren arabera, Errenteriako Udalak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu edozein administraziok egindako agiri oro, betiere datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikorako egindako helburu bat betetzeko, edo Udalari emandako botere publikoak egikaritzeko (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikulua); izan ere, urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatzen du herri administrazioek ez dizkietela interesdunei eskatuko aplikagarria den araudiak eskatzen ez duen datu edo dokumenturik edota aldez aurretik edozein administrazioren esku utzitakorik ere. Udalak datu edota dokumentu horiek eskuratu ahalko ditu prozeduran berariaz aurka dagoela adierazi ez badu. Ezingo da aurkakotasunik eman dokumentu edo datuaren ekarpena ahalmen isuntzaile edota ikustatzailearen alorrean ematen bada.

Interesdunaren (hau da, zu zeu) ordez hirugarren batek ematen badizkigu datuak, hirugarren hori da berariaz bermatzen duena beharrezko baimena duela datu horiek emateko, eta salbuetsi egiten digu inolako erantzukizuna izatetik, zuk erreklamaziorik aurkeztuz gero. Erantzukizuna datuak zure izenean edo zure intereserako eman dizkigun pertsonarena izango da soil-soilik.

Interesdunak hirugarren batzuen datuak eman dituelako

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, horien pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta bereziki zaindu behar duzu izaera pertsonaleko datuak jakinarazi edo argitaratzea. Titularrak baino ezin ditu datu pertsonalak tratatzea baimendu. Udalari hirugarren batzuen datuak ematen badizkiezu, zure ardura da aldez aurretik berariazko baimena eskatzea erabili eta jakinarazteko, eta zure erantzukizuna da jakinaraztea guk datu horiek tratatu egingo ditugula. Hirugarrenen datuak baimenik gabe argitaratzeak datuen babeserako araudiaz gain hirugarrenen ohore-eskubide, intimitate eta irudiari buruzko araudia urratu dezake. Hirugarren batzuen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun politika onartzean, berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula datuak emateko, eta Udalari ardura guztia kentzen diozu interesdunak erreklamaziorik jarriz gero eta zure gain hartzen duzu erantzukizun osoa.

3. Zure datuak gordetzeko denbora

Oro har, ematen zaizkigun datu pertsonalak gorde egingo dira, arreta historiala mantentzeko eta zerbitzuak eraginkortasunez kudeatzeko, Errenteriako herritar izaera mantentzen den bitartean eta interesdunak datuak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean.

Datuak gordetzeko epea datu pertsonalen tratamendurako tratamenduaren jarduera erregistroan zehaztutakoaren araberakoa izango da.

Datu pertsonalak denbora luzeagoz mantendu ahal izango dira ondorengo helburuetarako: interes publikoko artxiboa, ikerketa zientifikoa, historikoa edo helburu estatistikoak.

4. Datuak nori komunikatu ahal izango dizkiogun

Jasotzen diren datuak eman ahal izango zaizkie: hirugarren entitate batzuei datu-emailearen eta datu-lagatzailearen funtzio legitimoekin zerikusi zuzena duten helburuak betetzeko; legez derrigorrez datuak komunikatu beharreko entitate edo erakundeei.

Jakinarazten dizuegu Udalak gure jardueraren osagarri diren zerbitzuak (alojamendua, housing-a, software as a service, urrutiko segurtasun kopiak, informatika alorreko laguntza zerbitzuak, posta elektronikorako kudeatzaileak, e-mailak eta e-mail marketing bidalketak, artxiboen transferentziak eta abar) emateko datu pertsonaletara sarbidez izan dezaketen enpresa hornitzaile estatubatuarrak izanez gero, enpresa horiek desberdinak izan daitezkeela eta alda litezkeela denboran zehar, baina, nolanahi ere, Udalak AEBren eta EUren arteko akordioa atxikitutako enpresak aukeratuko dituela, edo babes maila egokia duten herrialde gisa izendatutako herrialdeetakoak. Horrek esan nahi du beren burua behartzen dutela datuen babeserako gaietan Europako baldintzen baliokideak erabiltzera. Nolanahi ere, datuak babesteko politika onartzean, berariaz eta zalantzarik gabe baimena ematen duzu datuak enpresa horiei emateko eta jakitun zara hori dela datuak ematea datuen nazioarteko transferentzia Europako Espazio Ekonomikotik kanpoko herrialde bati eta berariazko baimena ematen duzula horretarako.

5. Datuak emateko garaian dituzun eskubideak

Interesdunek eskubide hauek dituzte:

  1. Datuak eskuratu, aldatu eta ezabatzeko eskubidea, eta tratamendua mugatu, aurka egitea eta datuen portabilitate eskubidea.
  2. Datuen Babeserako Euskal Agentziari erreklamatzeko eskubidea.
Zure eskubideak gauzatu

Eskubide horiek guztiak gauzatzeko, Udalarekin jarri harremanetan, idatzizko eskaera sinatua aurkeztuta, posta arrunt bidez edo telematikoki zein aurrez aurre, eta NAN agiriaren kopia eman, pribatutasun politikari buruzko atal honen hasieran adierazitako helbidean, edo telematikoki esteka honetan, Errenteriako Udalaren egoitza elektronikoan.
Esteka: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712216

Zure datuetan aldaketarik izanez gero, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu. Eskaera jaso ondoren, legezko epeen barruan erantzungo dizugu.

Era berean, Datuen Babeserako Euskal Agentziari erreklamatu ahal diozu. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo eskubideak gauzatzeko inprimaki ereduei buruzkoa, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren webgunea bisitatu dezakezu http://www.avpd.es.

6. Tratamendu jardueren erregistroa

Udalak 2020ko azaroaren 3an egindako Tokiko Gobernu Batzordearen akordioz, udal Jardueren Tratamenduaren Erregistroa (RAT) sortzea eta onartzea erabaki zuen.

Erregistro hau sortzearen betebeharra 2016/679 EBko Erregelamendua, (RGPD) apirilaen 27koa, pertsona fisikoak babesteko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, 30. artikuluan jasoa dator.

Erregistroen zerrendak eta ezaugarriak

Erregistroaren dokumentua (eskuragarri)