Trafiko aldaketak Galtzarabordako biribilgune berriaren asfaltatze lanak direla eta

Datorren astean Galtzarabordako biribilgune berriaren asfaltatze lanak direla eta, Jaizkibel eta Murumendi kaleak moztuko dira asteartea 20 eta asteazkena 21ean.

U6 autobus lineak bere ibilbidea aldatuko du eta zuzenean pasatuko da Parke Kaletik Ernio Kalera, Urdaburu kalean eta Murumendi kalean dituen geltokiak ezabatuz.

Bestalde, Urdaburu kaletik doazen ibilgailuak ere kontrako norabidean egin ahal izango dute ibilbidea Ernio kaletik ateratzeko.