Trafikoan aldaketak Gabonak direla eta

Gabonak direla eta, trafikoan aldaketak egongo dira. Zehazki, trafiko mozketak egongo dira eta Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena emango da jarraian adierazitako egunetan.

Trafiko mozketak

Datozen egunotarako trafiko mozketa hauek aurreikusten dira:

Abenduak 24: Erdigunea 18:00etatik 22:00etara moztuko da

Abenduak 31: Trafikoa 16:00etan moztuko da San Silbestre lasterketa dela eta.

Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00ak arte egongo da moztuta. Matxaingo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko tartean, Nafarroako hiribidea itxita egongo da lasterketak irauten duen bitartean.

* Trafiko mozketaren luzapena Maria Lezok Andoni Kortarekin bat egiten duen tokian egingo da, eta trafikoa Urbasa kaletik desbideratuko da Lope Isastirantz.

Iztieta pasealekuan aparketzeko baimena

Ondorengo egun eta orduetan baimenduta egongo da Iztieta pasealekuan aparkatzea:

Abenduaren 24ko 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00ak arte.

Abenduaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00ak arte.

Urtarrilak 6: 07:00etatik 22:00etara.