Udal Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du

Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du eta azpimarratu du Legegintzaldi Planeko proiektuen %90a burututa edo burutzear daudela.

2015-2019 Legegintzaldi Plana Plan Estrategikoaren konkrezio programatikoa besterik ez da. Bere momentuan publiko egin zen herritar orok dokumentuari jarraipena egin ahal izateko eta Udalaren jarduna tutelatu ahal izateko.

Zentzu honetan helburuen %73a dagoeneko lortu da eta beste %15 garatzen ari diren eta laister erdietsiko diren proiektuak dira. Plan honen lan-ildo nagusieank dira babes soziala, garapen sozioekonomikoa eta kalitatez bizi daitekeen herria sortzea, eta horien gainean hezur-mamitzen da.

Babes soziala

Babes soziala izan da dudarik gabe legegintzaldiko apustu nagusienetako bat. Izan ere, bigarren urtez jarraian, Errenteriako Udala izan da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duen herria Estatu espainolean ikerketa independiente batek berriki adierazi duen bezala. Ahalegin hau hiru esparrutan egikaritzen da batez ere: etxez etxeko laguntzan, pertsona helduek zaintza eta akonpainamendua izan dezaten; gizarte larrialdi laguntzetan, inor ez dadin pobrezia energetikoko egoeran aurkitu, ez eta bere etxebizitzatik kaleratua izan; eta bazterkeria alorrean, babesgabetasun egoeran dauden adingabeekin zein familiekin eta bazterkeria egoeran daudenekin esku-hartze soziala gauzatuz.

Aipagarria da baita ere gazteak emanzipatu ahal izateko egin den apostua, etxebizitza politika integral oso bat garatuz. 26 etxebizitza komunitario sortu dira, laster esleituko direnak, eta beste 51 etxebizitza dotazional egin dira gazteentzat. Alokairu merkatua dinamizatzeko ere 90.000 euroko diru laguntza lerroa jarri da martxan eta Alokabide hitzarmenak izenpetu dira Eusko Jaurlaritzarekin.

Garapen sozioekonomikoa

2015 urtetik 2.299.763 euro bideratu dira enplegu planetara. Inbertsio mota honen helburua da langabezi-epealdi luzeak edo lan mundura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei aukerak ematea, enplegu hauetatik sarbidea emanez. Zentzu honetan, inbertsio honek 289 enplegu sortu ditu.

Horretaz gain 172.878 euro inbertitu dira ekintzailetza eta enpresak sortzeko. Torrekua proiektua, 2016an ireki zena, pixkanaka bere fruituak ematen ari da, eta dagoeneko 25 enpresa-proiektu atera dira bertatik. Gainera, Angel de la Guarda eraikinean ere proiektuak garatu dira.

Azpimarratzekoa da ere legegintzaldi honetan energia gastua %15 murriztea lortu dela. Murrizketa hori plaka fotovoltaikoei, biomasa galdarari, argiteria zaharra LED luminariagatik aldatzeari eta kontratatutako potentzian egindako doikuntzei esker lortu da.

Kalitatezko herria

2015-2019 Legegintzaldian ahalegin berezia egin da ere denontzako izanen den herria sortzeko. Konektatuagoa, irisgarriagoa, kalitate handiagokoa finean.

Laster argia ikusiko duten proiektuen artean Lekuona eta Emakumeen Etxea daude. Lekuona sorkuntzarako espazioa izanen da eta herrian dauden beste ekipazio kulturalen traktore izanen da. Baina horretaz gain garapen ekonomikoaren motore ere izanen da.

Bestalde, Emakumeen Etxeak, zein ahalduntzerako espazioa eta babesleku izanen den emakumeentzat, laster irekiko ditu bere ateak.

2.200.000 euro baino gehiago inbertitu dira Alaberga eta Galtzarabordako igogailuak eraikitzeko eta dagoeneko Beraungo igogailuan ari da lanean Udala. Mugikortasunari dagokionez ere, Barandiaran parkearen azpialdean ia 200 aparkaleku sortzeko proiektua idazten ari da. Igantzin ere aparkalekua egin da auzoko aparkaleku falta konpontzeko. Mugikortasun atala ixteko bide gorri sarea betetzen jarraitzen dela adierazi behar da.

ZU! Zure Udala arreta zerbitzua ere ireki da, leihatila bakarreko zerbitzua ezarriz modu errazean herritarrek beren tramiteak bideratzeko.

Herriaren garbiketan ere esfortzu handia egin da, eta Udalak urtean 530.000 euro gehiago ari da inbertitzen garbiketarako egin duen kontratazio baten ondorioz. Horrela, planteamendua da 19 milioi inbertitzea 6 urtetan.

Hala nola, programako beste helburuetako bat lortu da, 2018 urtearen itxieran jatorrian egindako bereizketa-indizea %60 baino gehiagokokoa izan baita.