Aurkezpena

1996. urteaz geroztik, Errenteriako Udalak konpromiso sendoa du garapenerako lankidetzarekin. Urte hauetan zehar, gure erakundeak, gizarte zibileko erakundeekin lankidetzan, konpromiso horri erantzun diogu, gure planetako biztanleria-talde ahulenek dituzten arazoak gainditzeko proiektuen bidez, bidezko garapena, autonomoa eta iraunkorra lortzeko. Gainera, dinamika globalen eta tokiko dinamiken arteko harremana gero eta handiagoa dela jakinik, gure gizartearen artean kontzientzia kritikoa sustatzera bideratutako beste proiektu mota batzuk bultzatu ditugu, egungo nazioarteko harreman desberdin eta bidegabeez ez ezik, harreman horien egungo egoeran dugun erantzunkidetasunaz ere jabetuz.

Errenteriako Udalaren garapenerako lankidetzaren jarduteko marko estrategikoa.