Euskal Fondoa

1996. urtean Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu zen. Hau da, Euskal Herrian Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen lankidetzarako tresna; Errenteriako Udala sorreratik izan da honen kide.
Euskal Herriko garapenerako lankidetza lokalaren esparruan, elkarteak bere kideek lankidetzarako eragile aktiboen papera hartu dezaten bultzatzen du. Guzti hori programekiko autonomia eta identifikazio lokala mantenduz, eta ekimen bateratu, informazio eta esperientzien elkar trukaketa, asistentzia teknikoa, eta abarren bidez eraginkortasun handiago bat lortzeko asmoz.
Garapenerako lankidetzara eskainitakoaz gain, Euskal Fondoa, justizian, berdintasunean eta tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen, eta guztiok bizitza sozial, kultural eta politikoan aktiboki parte har dezagun bultzatzen saiatzen da.
Ondorioz, batetik, herrien arteko desberdintasun egoera latzaren oinarri nahiz ondorioez, herritarrak sentsibilizatzea eta, bestetik, munduko ordenu berri justuago eta solidarioago bat ezartzeko elkarlanaren beharra transmititzea du helburu.

Informazio gehiago: https://www.euskalfondoa.org/eu/