Aurkezpena

Giza Eskubideen sustapena, defentsa eta aldarria lan ildo garrantzitsua da Udalarentzat. Gainera, erreminta gisara ulertzen ditugu Giza Eskubideak, alegia, aitzakia gisara egun gertatzen diren urratzeak ezagutzeko eta herritarrak horien jakitun izateko. Izan ere, egun herritarren edota herrialdeen oinarrizko eskubideen desorekak geroz eta handiagoak dira. Hori dela-eta, egunerokoan estrategia desberdinen bidez horien kontzientzia zabaldu beharra dugu modu kolektiboan tokiko erakundeetatik eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean.