Herri Babesarea

Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da. Bertan, Euskadiko zenbait udalek parte hartzen dute, horien artean hastapenetatik Errenteriako Udalak. Sareak udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta hegoalde globaleko giza eskubideen defendatzaileen erakundeen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, tokian tokitik giza eskubideen defendatzaileen babesa sustatzeko asmoz. Horretarako ekintza desberdinak eramaten dira aurrea, besteak beste, sentsibilizaziorako, komunikaziorako, egituraketarako eta eragin politikorako ekintzak garatzen dira. Helburua izanik defendatzaileei laguntzea, babes sareak sortzea eta euskal biztanleak giza eskubideen defentsaren garrantziaren inguruan kontzientzian laguntzea.

Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen: Herri Babesarea